top of page

Hitanoaz komunikabideetan

- Son Goku bider zero

2024-03-22   |   BERRIA, Juan Luis Zabala

Ezagutarazteko eta berreskuratzeko ekimenak ez ezik, eztabaidak ere pizten ditu batzuetan hitanoak. [...] Ezer gutxi dakit Son Gokuri buruz, baina nik hark erakutsi zuen indarra biderkatzearen alde egingo nuke, beranduegi ez delako esperantzan.

- Urrezko arau bat

2024-03-10   |   ARGIA, Beñat Muguruza Aseginolaza

(...) Zer egingo dugu hitanoaren zuzentasunarekin? Mendeko perpausetan ez dela “hikako forma” erabili behar, galderetan ere ez, baldintzetan ezta okurritu ere (...)

- To eta no

2024-03-10   |   NOTICIAS DE GUIPÚZCOA,  Xabier Euzkitze

(...) urruntasuna, ezezagutza eta jakingurari eza (...) ez dira abiapuntu egokiak ezertarako.

- Hika ikastaroa egingo dute herrian apiriletik ekainera bitartean

2024-03-08   |   GOIENA, Iñigo Barrena Kortabarria

Orain artekoak ez bezala, ikastaroa mistoa izango da. Astelehenean irekiko da izena emateko epea

- Hitanoak generoan eragiten dituen zapalkuntzak, gogoetagai

2024-02-25   |   ARGIA, Gorka Peñagarikano Goikoetxea

Zergatik ari dira gizonak, lagun talde batean, euren artean hitanoa erabiltzen, gizonak ez diren bestelako gorputz eta identitateak ere zirkulu horretan baldin badaude? Zer esan nahi du horrek? Zer sentsazio sortzen dira? Eta horri aurre egiteko, emakumeek ere hitanoa erabiltzea al da soluzioa? Nola? Gizon ez direnentzat, baliagarria izan daiteke noka forma berreskuratzea? Lagunarteko hizkuntza edukitzeko tresna?

- Hitanoa harridurazkoetan?

2024-02-14   |   31 ESKUTIK, Xabier Olarra

... Nire ustez, hor egon daiteke gakoa, hain zuzen ere harridurazko perpausak ez direla denak berdinak, eta horietako batzuk “adierazpen perpaus arruntak” direla, enfasi pixka bat edo asko gehituta: Ederra zegok! Benetan ederra zegon! Mundiala zegoan! Eta kasu horietan, nire ustez, hitanoa erabiltzea (oso arrunta izateaz aparte) zilegi da.

- Hitanoa, arnasestuka

2024-02-13   |   BERRIA, Irati Urdalleta Lete

Badihardugu euskara elkarteak hitanoaren egoera aztertu du, 4.000 euskal herritarrek baino gehiagok erantzun duten inkesta baten bidez. Argazkia ez da ona: «Gehienek nahiko egoera eskasean ikusten dute».

- Hitanoa ez dago osasuntsu, baina bada biziberritzeko mugimendua

2024-02-10   |   GARA, Maider Iantzi Goienetxe

Badihardugu euskara elkarteak hitanoari buruz egin duen inkestak arrakasta izan du: 4.215 erantzun jaso dituzte, Euskal Herriko zazpi probintzietako 287 herritatik. Gehienek beren herrian hitanoaren egoera eskasa dela badiote ere, bada biziberritzeko nahia eta hamaika ekimen daude abian. Lehen Hika Topaketa ere egin da.

- Amaia Arana: "Hitanoaren transmisioa apurtu egin zen gure aurreko belaunaldian"

2023-12-07   |   BERRIA, Unai Zubeldia

Hitanoa lantzeko ‘AppaHi!’ aplikazioa aurkeztu berri dute Leintz Gatzagan, Eskoriatzan, Arrasaten eta Aretxabaletan. Bost asteko lanketa da, «oinarri batzuk hartzeko», Aranaren hitzetan.

- Aldaera berriak hitanoa sustatzeko Appa Hi aplikazioan

2023-12-04   |   ARGIA (SUSTATU)

Hitanoa praktikatu eta ikasteko Appa Hi aplikazioak aldaera desberdinekin probatzeko aukerak gehitu ditu azken egunetan. Batetik, Eibarko hitanoa gehitu zaio, eta bestetik Leintz haraneko zenbait herritako formak ere bai: Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Leintz Gatzagako hika lantzeko eta ikasteko aukera. 

- Olatz Etxeberria: "Hitanoa erabiliz bakarrik sustatu eta babestu liteke euskara"

2023-12-02   |   BERRIA, Ane Insausti Barandiaran

Hitanoa, eta bereziki noka, ez erabiltzeak kezkatuta sortu dute ‘Zopa’ umorezko antzerkia, Segurako euskara taldearen enkarguz. Etxeberria eskertuta agertu da, asko ikasi dutelako antzerkiarekin.

- "Appa hi!" eskura duzu, hika praktikatu eta ikasteko aplikazioa

2023-11-29   |   MONDRABERRRI Arrasateko ataria

Arrasateko Udalak aurkezpenean azpimarratu du hikak zer ematen digun: “Bizitasuna, konfiantza, konplizitatea, hurreko sentitzea, identitate marka bat eta berdintasunaren aldeko keinu bat ematen dizkigu”.

- Hitanoa, ‘Zopa’ antzezlanaren ardatza

2023-11-24   |   GOIERRI, Laida Goiburu

Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, ‘Zopa’ antzezlana estreinatuko du Xirikara umorezko antzerki taldeak, Segurako Botikaxaharren.

- Andres Alberdi: "Euskaldun bakoitza ez bagara militante euskararekin, akabo"

2023-11-28   |   UROLA KOSTAKO HITZA/GUKA-Getaria, Onintza Lete Arrieta

[...]

Beste proposamen bat hitanoari buruz egin duzu. 

Hikako formuletan, Euskaltzaindiak aditzak, formak, eman zituen, baina oraindik estipulatu gabe dago nori egin behar zaion hika.

- Hitanoa galderetan?

2023-11-20   |   31 ESKUTIK, Xabier Olarra

[...] Horiek horrela, uste dut agian garaia dela hizkuntza gaietan agintaritza eta autoritatea dutenek hainbatetan hartzen dituzten erabaki salomoniko horietako bat har dezaten. Zuzentzaile edo editore lanetan aritzen direnei zama arinduko liekete pixka bat, baldin eta aukerakotzat utziko balute. Halabiz.

- Eibarko hika ikasteko atala ere gehitu diogu Appa hi! aplikazioari

2023-11-17   |   AHOTSAK.EUS

Orain dela bi urte aurkeztu genuen Appa hi! aplikazioa, hika edo hitanoa praktikatu eta ikasteko aplikazioa. Aplikazioaren lehenengo bertsioak Oñatiko hika ikasteko aukera ematen zuen eta 2022an Euskara batuko hika praktikatzeko edukia ere erantsi genion. Oraingo honetan Eibarko hika ikasteko atalak gehitu ditugu. Gaur aurkeztu da bertsio berria, Eibarko hika ikasteko aukera ematen duena, Eibarko udaletxean. Aplikazioa Badihardugu Elkarteak garatu du CodeSyntaxekin elkarlanean.

- Euskal Herriko I. Hika Topaketako hitzaldi eta mahai-inguruen bideoak

2023-11   |   YOUTUBE

Azken urteotan hitanoa biziberritzeko egitasmoak ugaritu egin dira. Kasu gehienetan eragileak nor bere aldetik ari dira langintza horretan, besteak zertan dabiltzan jakin gabe eta elkarlanerako aukerarik gabe. Euskal Herriko I. Hika Topaketaren helburua hitanoa bultzatzen ari diren eragileak batzea da, elkar ezagutzeko eta elkarlanerako bideak planteatzeko Jardunaldi hau UEUk eta Badihardugu euskara elkarteak elkarlanean antolatu dute. Oñatiko udalaren babesarekin.

- Euskal Herri osoko eragileak elkartu ginen Oñatin, I. Hika Topaketa arrakastatsuan

2023-11-23   |   AHOTSAK.EUS

Euskal Herriko toki askotako eragileak batu ziren joan zen ostiralean Oñatiko Eltzian, Euskal Herriko I. Hika Topaketan. Oso topaketa aberasgarria izan zen, makina bat esperientzia trukatzeko aukera eman ziguna eta aurrera begira pausoak egiteko bidea emango duena.

- Euskal Herriko lehenbiziko Hika Topaketa

2023-10-27   |   SUSTATU

Euskal Herriko I. Hika Topaketa azaroaren 10ean egingo da Oñati, bertako Eltzia sormen zentroan, egun osoko jardunaldi gisa.

- Idoia Etxeberria: "Badirudi badagoela hitanoa biziberritzeko nahia, eta horregatik da garrantzitsua elkartzea"

2023-10-16   |   UEU Komunikazioa

Idoia Etxeberriak (Oñati, 1977) Euskal Filologia eta Kazetaritza ikasi zituen. Badihardugu Euskara Elkartean dabil lanean 2009tik, besteak beste Ahotsak.eus proiektuan eta hitanoa bultzatzen. Oñatiko Ingo Xonau egitasmoko koordinatzailea da eta Euskal Herriko I. Hika Topaketako antolatzaileetako bat.

- Hitanoari buruz X-en

2023-09-10 | X, @Jokin_PA

Euskarak ez du genero markarik, baina ni gurasoen semea naiz, iloben osaba, anai-arreben anaia edo neba eta, akaso noizbait seme-alaba batzuen aita izango naiz, gizona izan gabe. Euskarak ez du genero markarik, baina lagun eta lankideekin hikaz egitean toka egiten didate.

- Euskal Herriko Hika Topaketa Oñatin egingo da

2023-08-10   |   GOIENA, Mikel Zumalde Etxabe

Antolatzaileen esanetan, topaketa egiteko Oñati aukeratu dute 2019tik hona hitanoa bultzatzeko lan handia egin duen herria delako. Elkarrizketak, hika ikasteko liburuxkak, hika ikastaroak, eta Hika Eguna antolatu izan dituzte, eta horregatik aukeratu dute herria lehen topaketa egiteko.

- Euskal Herriko I. Hika Topaketa izango da Oñatin, azaroan

2023-07-27   |   AHOTSAK.EUS

Hitanoa bultzatzen ari diren eragileak batu eta elkarlanerako bideak aztertzea da I. Hika Topaketaren helburua. Azaroaren 10ean izango da, Oñatin. Izen-ematea udazkenean zabalduko da. 

- Nola gurutzatzen dira hitanoa eta generoa arnasguneetan?

2023-07-01   |   naiz:, Maider Iantzi

Arnasguneak, generoa eta hitanoa, hiru aldagai horien arteko elkarrizketa sortu dute Onintza Legorburu Larrea eta Garbiñe Bereziartua Etxeberria ikerlariek. Egiari zor, galdera gehiago sortu dira erantzunak baino.

- Bertsotan ere, 'hike'

2023-06-23   |   MAXIXATZEN, Aitziber Arzallus eta Urtzi Oteiza

Hika eta bereziki noka sustatzea helburu duen II. Hike Eizan! bertso paper lehiaketaren sariak banatu dituzte Elkargunean. Aurretik, III. Hike Eizan! bertso saioaz gozatzeko aukera izan dute bertaratu diren dozenaka herritarrek. Andoni Egaña, Eli Pagola, Jesus Mari Irazu eta Nerea Elustondo jardun dira bertsotan, hika, Imanol Artola gai jartzailearen aginduetara.

- Hitanoari buruz Euskadi Irratiko "Faktoria" magazinean

2023-06-16   |   EUSKADI IRRATIA, Faktoria Magazina (Maider Segurola)

Twitter sare sozialean hitanoari buruz zabaldutako inkestaren harira (Hitanoa bultzatzen ahalegindu... zergatik bai? Zergatik ez?) Beñat Muguruzari elkarrizketa hitanoaren bueltan. [1:18:00tik aurrera]

- "Azkoittiko hike poltsikun" liburuxka, jada eskura

2023-06-16   |   AZKOITIKO UDALA

Udaleko Euskara sailak eta Hike eizan! egitasmoaren lan-taldeak Xabier Eizagirrek ondu duen "Azkoittiko hike poltsikun" liburuxka aurkeztu dute gaur goizean. Eskuliburuan hitanoa zuzen erabiltzeko azalpenak eta oharrak jaso dira, eta baita aditz-taulak ere. Marijose Arregi jarduneko Euskara zinegotzia bidelagun duela, lanketari buruzko zertzeladak eman ditu Eizagirrek. "Orain eskura jarri dugu gida, jendeak poltsikoan, aldean eraman dezan, eta erabili, erabili hike mingainean".

- Generoa euskaran: bizigarri ala itogarri?

2023-06-16   |   BERRIA, Jone Arruabarrena

Euskarak eta generoak arnasguneetan duten elkarreragina aztertzeko ikastaro bat antolatu dute UEUk eta Kontseiluak. Besteak beste, sexu-genero sistemaz eta hitanoaz aritu dira Kattalin Miner, Onintze Legorburu eta Garbiñe Bereziartua.

- "Emakumeak hitanotik aldentzeko aldagai garrantzitsuenetarikoa generoa bera izan da"

2023-06-15   |   UEU KOMUNIKAZIOA

"Hizkuntza hautuen eta generoaren arteko gurutzaketa arnasguneetan" jardunaldia egingo da gaur Tolosan UEUren Udako Ikastaroetan. UEUk eta Euskalgintzaren Kontseiluak antolatu dute Galtzaundiren laguntzarekin eta, "Hitanoa eta generoa nola gurutzatzen dira arnasguneetan?" mahai-inguruan parte hartuko dute Onintza Legorburu Larreak (Antzuola, 1993) eta Garbiñe Bereziartua Etxeberriak (Azpeitia, 1977).

- Izaro Zinkunegi errezildarrak irabazi du II. Hike Eizan! bertsopaper lehiaketako lehen saria

2023-05-30   |   MAXIXATZEN, Andoni Elduaien

Gazteen mailan, hamabost lan aurkeztu dituzte bertsopaper lehiaketara, eta helduen mailan, 11 lan. 18 urtetik gorakoen saria eskuratu du Zinkunegik, eta 18 urtez azpikoen mailako aurrena hutsik geratu da. Bertsopaper lehiaketako sari banaketa ekitaldia eta III. Hike Eizan! bertso saioa ekainaren 22an izango dira, Elkargunean.

- Garbiñe Bereziartuak hitanoa izan du hizpide Udal Euskaltegian eskainitako solasaldian

2023-05-20   |   UZTARRIA, Julene Frantzesena

Ostegunean eskaini zuen hitzaldia EHUko ikerlari, hizkuntzalari eta hitanoaz.eus webgunearen sustatzaile azpeitiarrak. Hainbat lagun izan ziren haren solasaldia entzuten.

- Larunbatean Hika Eguna ospatu zuten Oñatin, jai giroan hika praktikatzeko

2023-05-15   |   AHOTSAK.EUS

Oñatiko Ingo Xonau! taldeak Hika Eguna antolatu zuen Oñatin larunbatean. Hika-poteoa, hika-bazkaria eta Eingo taldearekin kale-erromeria izan ziren, eta giro ederra sortu zen.

- Ni ez naiz hamalau, dio poeta sonetozaleak

2023-05-10   |   EUSKADI IRRATIA, Arratsean

Karlos Linazasoro "Ni ez naiz hamalau" soneto-liburuan noka ari da zenbaitetan, baina toka ez. Zergatik ote?

(43:30etik aitzina)

- Hika Eguna ospatuko dute zapatuan Oñatin

2023-05-10   |   GOIENA, Oihana Elorza Gorostiza

Jai-giroan hika praktikatzea izango da Hika Egunaren helburua. Hika-bazkaria egingo dute, Iturritxo jatetxean, eta ondoren hika-poteoa. Herritarrei parte hartzeko deia egin diete Ingo Xonau! taldekoek. 

- HIKA EGUNA ospatuko da larunbatean (Oñati)

2023-05-09   |   OÑATI IRRATIA

HIKA EGUNAren harira, antolatu denaz eta hitanoaren egoeraz aritu gara Idoia Etxeberriarekin.

- «Hiztun zaharren aberastasunak berezi egiten du gure hitanoa»

2023-05-07   |   TTIPI-TTAPA

Hika eta toka. Noka ere toka! liburua esku artean pozik ikusi dugu Fernando Oiartzun. Hilabete luzetako lana izan da, orduak eta orduak pasatu ditu liburu horrek argia ikusi aurretik, baina herriarenganako, kulturarenganako eta euskararenganako sentitzen duen maitasunak erakargarri egin dute bidea.

- Fernando Oiartzun: "Noka presentzia sozialik gabe eta baztertua egon da luzez"

2023-04-27   |   EUSKALERRIA IRRATIA

Fernando Oiartzun Sagastibeltza leitzarrak ‘Hika eta toka. Noka ere toka!’ liburua plazaratu du hitano erregistroaren inguruan Aditz taulak ez ezik, adizkiak narrazio eta elkarrizketetan txertatuta ere ematen ditu hobeki ikasi ahal izateko. Inma Zestau eta Fernando Oiartzun leitzarrek teoriaz hitz egin digute eta hainbat adibide praktiko eskaini dizkigute Irrintzi Plazan saioan.

«Oraindik bizirik zegok hitanoa»

2023-04-26   |   BERRIA, Enekoitz Telleria Sarriegi

Hiketan mintzo da Oiartzun, 'Hika eta toka. Noka ere toka!' liburuaren egilea. Leitzako mintzamoldea jaso du berak, baina herri guztietarako balio dute gaitzek, eta konponbideak: «Belaunaldien arteko elkarlana».

- Hitanoaz Euskal Telebistako "Biba Zuek!" saioan

2023-04-24   |   EUSKAL TELEBISTA, Biba Zuek!

[03:25 - 38:05]

- Gaurtik zabalik II. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketan lanak aurkezteko epea

2023-04-17   |   AZKOITIKO UDALA

Azkoitiko Udalak, Euskara sailaren eskutik, II. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketa abiatu du. Gaur zabaldu da lanak aurkezteko epea eta maiatzaren 17an itxiko da.

- Hikek merezi din/k! Bost arrazoi hike hitz eitteko (Azkoitia)

2023-04-13   |   TWITTER, @Hikeeizan

Azkoitiko "Hike eizan" ekimenak bost arrazoi eman ditu hika egiteko. [Hemen dokumentua]

- Hika aritzeko ikastaro praktikoa antolatu dute

2023-03-30   |   OARSOALDEKO HITZA

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak sei saioko ikastaroa antolatu du, apirilaren 20an hasi eta maiatzaren 25era arte.

- Oiartzun irratian hika ikastaro praktikoa mintzagai

2023-03-29   |   OIARTZUN IRRATIA

Apirilarean 16ra arte izena emateko aukera dago doako ikastaro honetan. Itsaso Aldai izan da gurean ikastaro honi buruzko xehetasunak ematen.

- Hau, hori, hura

2023-03-08   |   BERRIA, Blanca Urgell

... Ingelesez thou 'hi' forma zaharra 1600 inguruan eguneroko hizkuntzan gaizki ikusia bazen ere, literaturan (Viktoriar aroko poesian: Keats...), erlijioan (kuakeroek) eta dialekto batzuetan luzaro gorde omen zen.

- Ezkondu eta garbatu

2023-03-01   |   BERRIA, Blanca Urgell

Hitanoa Irati filmean nola erabili den ez den hizpide izan da egunotan. Galdera polita da, izan, VIII. mendeko euskaldunek nola egiten zioten elkarri, nahiz honek ez daukan erantzun errazik.

- Hitanoak etxean eta eskolan behar duen presentzia azpimarratu du Xabier Eizagirrek (aZKOITIA)

2023-03-01   |   MAXIXATZEN, Andoni Elduaien

Hike Eizan egitasmoaren barruko hitzaldia eskaini zuen atzo Eizagirrek Floreaga ikastetxean. Hitanoan aditua da hura eta euskara irakaslea. Hike, etxetik eskola eta eskolatik etxea izeneko solasaldia eskaini zuen, hitanoa etxean nahiz eskolan, bietan garrantzitsua dela azpimarratzeko.

- "Irati" filma eta hitanoari buruz Twitter-en

2023-02-25   |   @Kepadi

Hau adituentzat. Atzo Irati ikustera joan ginen, eta kontu batek harritu ninduen: hitanoa erabiltzea. VIII. mendean kokaturik egonik, hi (sg) eta zu (plurala) erabiliko ziren, baina aditzaren sistema guztia ez zen hitanora makurturik, ezta?

- Hitanoari buruzko hitzaldia eskainiko du Xabier Eizagirrek Floreaga ikastetxean (Azkoitian)

2023-02-24   |   AZKOITIKO UDALA

Euskara sailak eta herritarrek osatutako talde eragileak elkarlanean hitanoa sustatzeari ekin zienetik, hainbat proiektu eta jarduera garatu dira. Horien artean, hitanoaren inguruko formazioa eskoletara zabaldu nahi izan da, eta Xabier Eizagirreren eskutik, Floreaga Ikastetxeko eta Azkoitia BHIko DBH3ko ikasleek hitanoaren inguruko ikastaroetan hartu dute parte. Horri jarraipena emanez, Floreaga Ikastetxeak hitanoaren inguruko hitzaldi irekia antolatu du

- "Ikertzen hasi eta ikusten duzu ez dagoela ezer jasota"

2023-02-19   |   ARGIA, Gorka Peñagarikano Goikoetxea

Gorka Lazkanok, "Irati" pelikularen euskara arduradunari elkarrizketa. Tartean hitanoarekikoak: "Hitanoa egitean, adibidez, ez alokutiboa egitea erabaki dugu; hori ere polemikoa izan daiteke.".

- "Hika eta toka. Noka ere toka!" liburuaz hizketan Xaloa telebistan

2023-01-28   |   XALOA telebista

Xaloa telebistan elkarrizketa "Hika eta toka. Noka ere toka!" liburuaz: zer den hika eta hitanoa, zein egoeratan dagoen hitanoa-alokutiboa Leitzan eta Euskal Herrian, liburuan zer bildu den; liburuko kontakizunak eta euskararen aberastasuna; erregistro formal horren izaera eta egokitzapena feminismoaren ikuspegitik...

- «Hika eta toka. Noka ere toka!» hiketan ikasi eta herria ezagutzeko liburua da

2023-01-14   |   GAUR8, Maider Iantzi

«Hika eta toka. Noka ere toka!» liburua argitaratu du Alke kultur taldeak Leitzako hitanoa jorratzeko. Fernando Oiartzun Sagastibeltzak gidatu du hiketan ikasteko eta herria hobeki ezagutzeko auzolanean egindako lana. Hamabost testigantza jaso ditu baserriz baserri. Ordu pila partekatuz atera du mamia eta protagonisten jakinduria.

- Historias de Leitza en hika

2023-01-12   |   NOTICIAS DE NAVARRA, Nerea Mazkiaran

Fernando Oiartzun Sagastibeltza, es el coordinador del libro ‘Hika eta toka. Noka ere toka!’ para impulsar esta forma verbal, otra riqueza del euskera que se está perdiendo, sobre todo en femenino.

- Hika hitz egiten hasteko, hobetzeko, ohitura hartzeko ikastaro praktikoa Oiartzunen

2023-01-11   |   Ttur-Ttur euskaltzaleon bilgunea eta Oiartzungo Udala

6 saio, urtarrilaren 26tik martxoaren 2ra.

- Nik bai, eta hik?

2023-01-10   |   MAXIXATZEN, Ioritz Gonzalez Lertxundi

... Nik neuk, guraso moduan, toka eta noka egiten diet seme-alabei; hobe esanda, saiatu egiten naiz. Esan beharra dut, batzuetan buruko mina eman arren, kontzienteki eginiko hautua dela, hitanoaren kantua egunerokotasunean bizi dezaten egin dudan erabaki pertsonala dela...

- "Faktoria Magazina" irrati saioan hitanoari buruz

2023-01-10  |   Euskadi Irratia, Faktoria Magazina

Maider Segurolak gidatutako saioan Fernando Oiartzun elkarrizketatu dute, "Hika eta toka. Noka ere toka!" liburuaren harira. Leitzako hitanoarekikoei buruz aritu dira. [2:17:15etik aurrera]

- "Hitzokei" telebista saioan hitanoari buruz

2023-01-09   |   EITB1, Hitzokei

Urko Aristik gidatutako "Hitzokei" saioan hitanoa izan dute hizpide. Zehazki esanda Oñatiko "Ingo Xonau!" egitasmoa eta "AppaHi" aplikazioa. [39:28tik aurrera]

-Leitzako hitanoa jasotzen duen liburua aurkeztu dute, "hiketan ikasteko"

2022-12-23 | AHOTSAK.EUS

Hika eta noka. Noka ere toka! izeneko liburua aurkeztu zuten atzo arratsaldean, Leitzako Herri Aretoan. Fernando Oiartzunek Leitzako hiketari buruz egindako lana da, "hiketan ikasteko eta herria hobeki ezagutzeko" aukera ematen duena.

- Hika eta toka. Noka ere toka! (liburua)

2022-12-22 | ALKE Leitzako Kultur Taldea

Hika eta toka. Noka ere toka! liburua argitaratu du ALKE kultur taldeak Leitzako hitanoa edo hiketakoa jorratzeko. Fernando Oiartzun Sagastibeltzak gidatu du hiketan ikasteko eta gure herria hobeki ezagutzeko auzolanean egindako liburua.

- Ikasi hitanoa bost astean

2022-12-17   |   BERRIA, Naroa Torralba Rodriguez

Codesyntaxek eta Badihardugu euskara elkarteak aplikazio bat sortu dute hitanoa ikasteko eta praktikatzeko. 2023rako eguneratu egingo dute, gehigarriak erantsiz.

- Hitanoari buruz Twitter-en

2022-12-15 | TWITTER, @iarantzabal

“Ez dut uste hitanoren afera txapelketari konpontzea eskatu ahal zaionik. Hitanoaren afera oso konplexua da herri honetan, jende gehienak ez duela erabiltzen esango nuke, idatziz zerbait gehiago”. Bai? Gehiago idatziz? Kontrakoa dela esango nuke. Ez dakit.

- Appa Hi!, hika ikasteko aplikazioa sortu dute

2022-12-05 | NAIZ

Oñatiko hitanoa ikasteko aplikazioak arrakasta izan zuela ikusirik, oraingoan euskara batura egin dute salto. Aplikazioak 5 astetan hikaz hitz egiteko gakoak ematen ditu, jolas moduan.

- Hitanoari buruz Twitter-en

2022-12-03 | TWITTER, @gorka_bm

Urte guztian euskaraz aritzen garenontzat gaurkoa Hikaren Eguna izatea proposatzen dut.

- Hikaldiaren harira, hitanoari buruz Euskadi Irratian

2022-11-28 | EUSKADI IRRATIA, Argi ibili (Edurne Ayuso)

Saioaren lehenengo ordubetean hitanoari buruz dihardute.

- Hikaldiko esperientziak: Naiara Intxausti eta Itsaso Astigarraga

2022-11-24 | UZTARRIA

Euskaraldiaren barruan, Hikaldia jarri dute martxan aurtengoan Azpeitian. Toka, eta, batez ere noka sustatzeko asmoz sortua, 200 parte hartzailetik gora dira egitasmoan izena eman dutenak. Naiara Intxausti Azpeitiko Euskaraldiaren dinamizatzailearen eta Itsaso Astigarraga egitasmoko parte hartzailearen esperientziak jasotzen ditu Euskara Arnas seriearen barruko bideo honek. 

- Ikaratu gabe, hikaratu hadi

2022-11-17   |   GOIBERRI, Loinaz Agirre

Beasaingo Aittu euskara elkartearen ekimenez, Euskaraldiak irauten duen hamabost egunetan, Hikaldia ere egingo dute Goierriko gazteek eta Beasaingo familiek. «Ikaratu gabe, hikaratzeko» deia egin dute. Hitanoaren erabilera areagotzea baino helburu sakonagoak ditu egitasmo berriak.

- Animatzen al haiz?

2022-11-17 | UZTARRIA, Ihintza Elustondo

... Dena den, aurtengoan bada berezitasun bat gurean. Euskaraldiaren barruan, Hikaldia antolatu dute. Eta hara! Hortxe sartu zait barne borroka. Gurasoek hitanoa erabiltzen dute, ni baino zaharragoak diren lankideek ere bai, nire adineko mutilek ere bai... Baina zer gertatzen da nire adineko neskekin? ...

- Hitanoa: atzo, gaur eta bihar

2022-07-02   |   BERRIA

BERRIAk eta EHUk Komunikazioko Gradu Amaierako Lanen I. Sariketa antolatu dute. Aipamen berezia lortu du Irati Barrena Bolinagak egindako lanak. [20 minutuko Podcast erreportajea. Hemen informazio gehixeago]

 

 

- Jendetza erakarri du II. Hike bertso saioak

2022-07-01   |   AZKOITIKO UDALA

Jendetza erakarri du II. Hike bertso saioak. Atzo arratsaldean izan zen Elkargunean eta lehen mailako bertsolariak izan ziren oholtza gainean: Andoni Egaña, Miren Amuriza, Sebastian Lizaso eta Oihana Iguaran. Imanol Artola Felix arduratu zen gaiak jartzeaz eta hark jarritako erronkei erantzuten bapo asmatu zuten laurek. Toka eta noka aritu ziren, eta hainbatetan hitanoa bera izan zuten hizpide. [...] Lau bertsolariek azken agurra abestu ostean, I.Hike eizan! bertsopaper lehiaketako sari banaketa egin zen.

- Jende ugari erakarri du Hika bertso saioaren II. edizioak

2022-07-01   |   MAXIXATZEN, Anartz Izagirre

Andoni Egañak, Miren Amurizak, Sebastian Lizasok eta Oihana Iguaranek bertso saioa eskaini zuten atzo, osteguna, Elkargunean. Horrez gain, I. Hike eizan! bertsopaper lehiaketaren sariak banatu zituzten.

- Trikitika Eguna ospatu zuten larunbatean Oñatin: Trikitixa Eguna + Hika Eguna

2022-06-29   |   AHOTSAK.EUS

Trikitixa Eguna eta Hika Eguna batzen dituen Trikitika Egunean triki-hika-poteoa, hika-bertso bazkaria eta Eingo txarangak lagundutako kantu-dantza saioa egin zituzten. 

- Hitanoaz hausnartzen

2022-06-16   |   UZTARRIA, Orkatz Kultur Elkartea

Garbiñe Bereziartuak hitanoaren erabilerari buruz eskainitako hitzaldia izan zen Orkatz kultur elkartearen 29. urteurren ekitaldietako lehena. Gaur trikipoteoa eta trikiti jaialdia izango dira, eta bihar, berriz, bertso saioa. Zapaturako egun osoko egitaraua antolatu dute.

- I. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketak baditu saridunak

2022-06-10   |   AZKOITIKO UDALA

Hitanoa berreskuratzeko ahaleginean, Udalak I.Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketa jarri zuen martxan, eta gaur eman da ezagutzera epaimahaiaren erabakia.

- Orkatz kultur elkarteak prest dauka 29. urteurrena ospatzeko egitaraua

2022-06-06   |   UZTARRIA, Maialen Etxaniz

Ekainaren 15etik 18ra bitartean ospatuko dute Orkatzen 29. urteurrena. Hori dela eta, askotariko ekintzak antolatu dituzte egun horietarako. Besteak beste, Hitanoaren egoera eta Azpeitiko gora-beherak hitzaldia, trikipoteoa eta trikiti jaialdia, bertso saioa, pala txapelketaren finalak, bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte kultur elkartearen urtemuga ospatzeko. 

- "Lagunartean hike eta toka. Eta noka?" solasaldia

2022-05-24   !   LEITZAko XLIV. KULTUR AROA, Fernando Oiartzun

- "Noka (ber)ahoratzeko eta (agian) berresanahitzeko praktikak" hitzaldia

2022-05-19   !   ZARAUZKO EMAKUMEEN* ETXEA, Garazi Eizagirre Agoues

- Uemak udalerri euskaldunen garrantzia nabarmendu dute Seguran

2022-05-14   !   BERRIA, Irati Urdalleta Lete

Bitartean, kultur etxean, hikaz eta hika aritu dira hitanoari buruzko jardunaldietan. Seguran, Usurbilen eta Oiartzunen (Gipuzkoa) hitanoaren erabilera sustatzeko martxan jarritako ekinbideak azaldu dituzte, eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile Garbiñe Bereziartuaren ahotik, Euskararen normalizazioa eta hitanoa hitzaldia izan dute entzungai.

- Hitanoari buruz Twitter-en

2022-05-12   |   TWITTER, @ESantazilia

Mixel Elizanburu #hitanoa-ren erabilera (bere ustez) egokiaz. ('Lehenagoko eskualdunak zer ziren', 1889, 25. or.)

- Hitanoa sustatzeko helburuz, noka ikastaroa eta bertsopaper lehiaketa antolatu ditu Azkoitiko Udalak Hike Eizan! egitasmoaren barruan (Albistearen informazioa bideoan)

2022-05-02   |   ERLOTELEBISTA.EUS

Xabier Eizagirrek emango du noka ikastaroa, maiatzaren 5etik ekainaren 9ra, eta maiatzaren 4an itxiko dute izen-ematea. I.Hike Eizan! bertsopaper lehiaketa martxan da, eta lanak aurkezteko epea maiatzaren 31n itxiko dute.

- I. Bertsopaper Lehiaketa eta Noka ikastaroa antolatu dira Hike Eizan! egitasmoaren baitan (Azkoitian)

2022-04-29   |   AZKOITIKO UDALA

Udalak iazko maiatzean jarri zuen martxan Hike Eizan! egitasmoa, hitanoa, eta bereziki, noka berreskuratzeko proiektua. Ordutik, Euskara zinegotzi Marijose Arregik esan bezala, “poliki-poliki, baina etenik gabe, pausoak ematen joan da”. Bide horri eutsita, gaur bi ekimen berri eta “berritzaile” aurkeztu dira: I. Hike eizan! Bertsoparper Lehiaketa eta Noka ikastaroa. Gaur eman dute horien berri Marijose Arregirekin batera, hitano-irakasle Xabier Eizagirrek eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kide den Eneritz Artetxek.

- Nokaren aberastasuna euskararentzat

2022-03-19   |   KAZETA.EUS, Zoe Bray

Hizkuntzalari euskaldun-amerikar bat nokaren aldeko kanpaina egiten ari da emazteei euskaraz hitz egiteko modu aberats eta berdinzale bat aldarrikatzeko.

- Hitanoari buruzko txioa Twitter-en

2022-03-19   |   TWITTER, @UrkoAzpitarte

«Batak bestea bilatzen zuen. Eta, bakarrik gelditu orduko, hika hasten ziren». Aipu honek harritu egin nau. Nire ustea kontrakoa da: elkarri hika egiten diotenak bikote bihurtzen direnean –nik bikote hetereosexualak ditut buruan–, zuka egitera pasatzen direla. (Aleksandra Kollontai-ren Erle langileen amodioak liburuaren harira)

- Aparraldia bizi ote du hitanoak?

2022-03-17   |   BALEIKE, Juan Luis Romatet

Zein da hitanoak gaur egun bizi duen egoera? Zer egin daiteke erabilera handitzeko? Eta zer lan egin da azken mende laurden honetan? Galdera horiek erantzuten saiatu ziren asteazkenean Oxforden egindako hitzaldian (Zumaian).

- Euskerea bihotzean

2022-03-16   |   BIZKAIE!, Ibon Iza

[...] Gure umeak hitanoa ez darabilela? zelan erabiliko dabe ba, ezetu be ez dabe egiten eta. Eta, horren errudun geu gara, geure belaunaldia, hogeta hamabost eta berrogeta hamar urte bitarteko guraso abertzale-furgonetero-naturazale-ternuatarrak.

- Hirugarrena, hitanoaz

2022-03-13   |   BALEIKE, Larraina Euskara Taldea

Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloko hirugarren saioa izango da asteazkenean Alondegiko Oxford aretoan, 18:00etan hasita. Maitane Subijanak gidatuta, Xabier Azkue eta Garbiñe Bereziartua izango dira hizlariak.

- Toka, noka, hika... hemen dator Korrika

2022-03   |   ZIRRIKITOTIK, Eli Agirre

Azpeitiko Emakume Txoko-ko hilabetekariaren 24. alean hitanoari buruzko iritzi-artikulua, 8-9 orrialdeetan.

- Lau hitzaldik osatuko dute aurtengo "Euskara, bestela ez gara" zikloa

2022-02-10   |   BALEIKE, Juan Luis Romatet

Garbiñe Bereziartuak eta Xabier Azkuek hitanoari buruz hitz egingo dute martxoaren 16an. Lehenak, hizkera modu horrek Euskal Herrian duen esanahiaren eta presentziaren inguruan egindako azken ikerketak aintzat hartuta, eta Xabier Azkuek herriko errealitatea ikertu eta proposamenak egiteko. Ba ote da aukera erabileraren gainbeherari itzulia emateko? Maitane Subijana Emakumeon* Etxea elkarteko kideak bideratuko du saioa.

- Noka ikastaroak antolatu dituzte Orion eta Azkoitian

2022-02-09   |   AHOTSAK.EUS

Azken urteotan hitanoa biziberritzeko proiektu asko jarri dira martxan han eta hemen. Kasu askotan, gainera, nokaren galera tokarena baino nabarmenagoa dela ikusita, emakumezkoei zuzendutako ikastaroak antolatu dira, ahalduntzeko tresna gisa duen garrantziagatik. Orion eta Azkoitian, esaterako, irekita dago noka ikastaroetan izena emateko epea.

- Emakumeak ahalduntzeko zortzi ikastaro prestatu ditu udalak

2022-02-07   |   MAXIXATZEN, Ane Olaizola

Hitzekin eta hizkuntzarekin lotutako beste ikastaro bat ere eskainiko dute emakumeak ahalduntzeko asmotan, noka ardatz duena, hain zuzen ere. Udalak Euskara sailarekin eta Hike eizan! egitasmoarekin elkarlanean antolatu du ikastaroa, eta hango kide Xabier Eizagirrek gidatuta, parte hartzaileek nokaren erabilera landuko dute "ikuspegi feminista batetik". Maiatzean hasiko dira saioak, eta ekainaren 9ra bitartean, ostegunetan bilduko dira, 18:00etatik 20:00etara artean.

- Ajeak

2022-01-26   !   BERRIA, Andoni Egaña

(...)

Egonkortasuna behar luke komunitate batentzat lanean ari den medikuak. Zenbat denborakoa? Gaixoturiko herritarrekin hika aritzeko adinakoa, esaterako.

- Gabiriko Nokaldia

2022-01-24   |   EITB, Biba Zuek

Besteak beste, Gabirin antolatutako Nokaldia hizpide ordu 1 eta 17 minututik aurrera.

- Arantzazu Sagarzazu: "Gure harridurarako, birala bihurtu da Txunau txunau abestia"

2022-01-19   |   GOIENA, Aitziber Aranburuzabala Juldain

Maite Aizpurua Olaizola zumaiarra lagun, Atzoko Ogixa bikotea sortu zuen orain dela zortzi urte Arantzazu Sagarzazu Sakristanek. Harrezkero 30 kontzertu egin dituzte dagoeneko Euskal Herriko txoko askotan, helburu jakin batekin, ondo pasatzea.

- Çuca eta hica

2022-01-16   |   ZUZEU, Josu Lavin

Hitanozko adizkiak automatikoki ezartzen dituen programa.

- Hitanoa lantzeko berba taldea Zornotzan

2022-01-12   |   BIZKAIE!

Inguruko beste herri batzuetan egiten dabizan lez, Zornotzan be hitanoa edo hika lantzeko egitasmoa jarriko dabe martxan, Amorebieta-Etxanoko Udalak aurreratu dauenez.

- Hitzetik Hortzera: Hitanoa eta bertsolaritza eskutik helduta

2022-01-08   |   EITB, Hitzetik Hortzera

Oñatiko Ingo Xonau proiektua eta zenbait herritan antolatutako hika bertso-saioak (Oñati, Arrasate, Markina-Xemein).

- Arzallus eta Iguaran, hika bertsotan Seguran

2021-12-05   !   SEGURA

Amaia Agirrek gaiak jarrita, toka eta noka egin dute bertsotan Amets Arzallusek eta Oihana Iguaranek Segurako Botikaxaharren.

- Noka adizkeraren erabilera, (Urola-Kosta) eskualdeko erronka

2021-12-04   |   GUKA magazina

Noka adizkeraren erabilera bultzatzeko asmoz, badira eskualdean horren bueltan sortutako proiektuak, bata Azkoitian eta bestea Zumaian. Horiei buruz gehiago jakiteko, Ane Olaizola kazetaria Amaia Zaldua Zarauzko AEK euskaltegiko irakaslearekin eta Marijose Arregi Azkoitiko Euskara zinegotziarekin elkartu da GUKA magazinean.

- Ikastetxeetan hitanoa eta alokutiboa lantzeko unitate didaktikoa sortu dute Markina-Xemeinen

2021-12-03   |   LEA ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA, Asier Alkorta

AEK-ko irakasleek urteetan egindako lanketaren fruituia aurkeztu dute gaur [abenduak 3]. Unitate didaktikoa batez ere DBH4ko ikasleei zuzenduta dagoela eta etorkizunean proiektua gehiago garatu daitekeela azpimarratu dute.

- Oñatiko hikaldixa: Hika bertso-saiua

2021-12-03   |   AHOTSAK AHOKO ONDAREA

Bertso-saioa bera ikusgai bideoan.

- Hike eizan! Azkoitiko hitanoa (bideoa)

2021-12-03   |   AHOTSAK AHOZKO ONDAREA eta AZKOITIKO UDALA

Hitanoaren inguruan, hainbat herritarrek duten iritzia jaso da bideoan Hike Eizan! egitasmoaren baitan.

- Lasai "hikaratu" ahal izateko espazio bat (Usurbil)

2021-12-03   |   GIPUZKOAKO HITZA, Miren Garate

Euskararen Egunaren harira, hikodromoa jarriko dute gaur Usurbilen, elkarrekin hika aritzeko. Hitanoaren oinarrizko nozioak eta herriko adizki erabilienak jasotzen dituen liburuxka atera dute.

- Hika ahotan hartzeko "Hikodromoa" gaur (Usurbil)

2021-12-03   |   NOAUA ALDIZKARIA

Euskararen Eguna gaur, abenduaren 3a. 365 egunetan bezala, euskara gaur ere ahotan gogotsu hartzeko aukera. Baita hitanoa ere. Hika aritzeko "hikodromoa" antolatu du "Hikastea"-ren baitan Usurbilgo Euskara Taldeak, Usurbilgo Udalak eta NOAUA! K.E.-k, ostiral honetarako 18:00etan frontoian. Musikaz eta bertsoz giroturiko hitzordua izango da.

- Hitanoari buruzko hitzaldia gaur, "Hikastea" zikloari ekiteko (Usurbil)

2021-12-01   |   NOAUA ALDIZKARIA

"Hitanoa hemen eta orain: adituen hitzak eta arituen ekintzak" hitzaldia asteazken honetan, abenduaren 1ean 18:30etan Potxoenean. Hitzordu honekin emango zaio hasiera, ate joka dugun Euskararen Egunaren bueltan Usurbilen antolatu dute "Hikastea" zikloari.

- Azkoitiko Ahotsak proiektuaren aurkezpen ekitaldia egingo du Udalak Euskararen Eguna Ospatzeko

2021-11-29   |   AZKOITIKO UDALA

... Aurten, “Hike Eizan!” egitasmoaren baitan, hitanoaren inguruko elkarrizketak egin dira.

- Ahotsaken proiektuan parte hartu duten 27 herritarrek udalaren omenaldia jasoko dute ostegunean (Azkoitia)

2021-11-29   |   MAXIXATZEN, Julene Frantzesena

... Aurten, Hike eizan! egitasmoa tarteko, hitanoari buruzko hainbat elkarrizketa gauzatu ditu Ahotsakek Azkoitian. Datozen egunetan hitanoan asko erabiltzen diren aditzen gida banatuko du udalak etxez etxe.

- "Hikastean" gara, Euskararen Eguneko ekitaldi zikloa ate joka (Usurbil)

2021-11-29   |   NOAUA ALDIZKARIA

Hika aritzeko, ahotan gehiagotan eta gehiagorekin hartu eta bere erabilera sustatzeko hainbat ekimen antolatzen ari dira azken aldian Usurbilgo Euskara Taldea eta NOAUA! K.E. Udalarekin elkarlanean.

- Oihana Iguaran eta Miren Artetxe noka egiten ausartzeari buruz bertsotan

2021-11-28   |   GOIENA, Txomin Madina Milikua

Oñatin antolatutako hika bertso saioan abestutako bertso batzuk.

- Erantzun ona izan dute "Hikaldixa"-ren barruko lehen ekintzek

2021-11-28   |   GOIENA, Txomin Madina Milikua

Egubakoitzean solasaldia egin zuten Ingo Xonau?-koen eskutik Antixena gaztetxean; atzo, hika-bertso-poteoa; eta gaur, hika bertso saioa Miren Artetxe, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluzerekin.

- Hika bertso saioa domekan Oñatin, 'Hikaldixa' egitasmoaren barruan

2021-11-26   |   GOIENA, Oihana Elortza

'Hikaldixa' ari dira egiten Oñatin eta abenduaren 5a bitartean hainbat ekintza antolatu dituzte, tartean, hika-triki-poteoa eta domekan gaztelekuan egingo den hika bertso saioa. Gonbidapenak ohiko tokietan har daitezke.

- 'Appa hi!': tresna berria Oñatiko hitanoa ikasteko

2021-11-25   |   GOIENA, Oihana Elortza

'Hikaldixa' egingo da egubakoitzetik abenduaren 5era bitartean, eta, antolatu dituzten  ekitaldiez gain, dagoeneko eskuko telefonoetan jaitsi daitekeen aplikazio hau prestatu  dute. Sariak egongo dira, bestalde, herrian salerosketak euskaraz eginez gero.

- 'Appa hi!' la aplicación de móvil que busca enseñar a hablar hika en cinco semanas

2021-11-25   |   EL DIARIO VASCO, Iker Murillo

Desde mañana y hasta el 5 de diciembre, se llevará a cabo el ejercicio Hikaldixa, que busca impulsar la utilización del hitano entre los oñatiarras.

- "Hikastea" datorren Euskararen Egunaren bueltan (Usurbilen)

2021-11-24   |   NOAUA ALDIZKARIA

Hika aritzeko, ahotan gehiagotan eta gehiagorekin hartu eta bere erabilera sustatzeko hainbat ekimen antolatzen ari dira azken aldian Usurbilgo Euskara Taldea eta NOAUA! K.E. Udalarekin elkarlanean.

- Appa hi! aplikazioa sortu da Oñatiko hika ikasteko

[https://www.oñati.eus/eu/berbia/albisteak/appa-hi-aplikazioa-sortu-da-onatiko-hika-ikasteko]

2021-11-24   |   OÑATIARRON BERBIA

Egunean behin jolasarekin parekatu daiteke Appa Hi! baina talde lehiaketa izan ordez, hitanoa ikasteko autofroga eta ebaluazio sistema da. Hala, partidak errepikatu egingo dira galdera guztiei zuzen erantzun arte eta asteko errepasoa gaindituta, mailaz igoko da. Guztira bost maila gainditu beharko dira, aste bakoitzeko bat. Bakoitzaren erritmora osatu ahal izango du ikasketa prozesu berezi hau. Oñatiko hitanoa modu ludikoan barnerako aplikazioa da Appa Hi!.

- Oñati: 'Appa hi!' aplikazio mugikorra sortu dute Oñatiko hika ikasteko

2021-11-24   |   NOTICIAS DE GUIPUZKOA, Anabel Dominguez

Oñatiko hitanoa bost astetan ikastea. Horixe da atzotik martxan dagoen telefono mugikorrerako Appa hi! aplikazioak eskaintzen duen aukera. "35 egunean, egunero pilula batean, informazio jakin bat ematen da.

- Appa hi! aurkeztu dugu, bost astean Oñatiko hika ikasteko aplikazioa

2021-11-24   |   AHOTSAK.EUS

Eskuko telefonorako aplikazioa da. Modu errazean, jolasean, hika ikasteko aukera ematen du. Badihardugu euskara elkarteak garatu du, CodeSyntax-ekin elkarlanean, Oñatiko Udalarentzat.

- Hikaldixa egingo dute Oñatin, hika praktikatzeko, azaroaren 26tik aurrera

2021-11-23   |   AHOTSAK.EUS

Paparrean txapa jantzi, eta hamar egunean hika praktikatzea da Hikaldixaren erronka. Hainbat jarduera antolatu dituzte: hika-triki-poteoak, hika bertso-saioa eta kontzertua, besteak beste. Gaur aurkeztu dute egitaraua.

- Hitanoa hitzetik hortzera, Hikastean

2021-11-22   |   USURBILGO UDALA

Euskara Aholku Taldeak “edonor (h)ikaratzeko moduko egitaraua” prestatu du hitanoaren bueltan: abenduaren 1etik 3ra izango da. Hitanoaren oinarrizko nozioak bildu dituzte liburuxka batean, Usurbilgo hizkerara egokitua, eta etxez etxe banatuko dute abenduan.

- Hainbat ekintza bideratuko ditu Euskara Aholku Taldeak hitanoaren ezagutza eta erabilera indartzeko

​2021-10-25   |   USURBILGO UDALA

Azarorako antolatutako hitanoaren ikastaroaz gain, hainbat ekintza antolatuko dituzte Hikaratu, beldurrik gabe! lelopean, besteak beste, Hikalagun dinamika edo Euskararen Egunerako egitarau berezia.

- Zumaiako Emakumeon* Etxean noka

2021-09-22   |   ZUMAIAKO UDALA

Noka ikastaroa eta praktikatzeko mintzalagun taldea martxan.

- Otson

2021-08-19   |   EL DIARIO VASCO, Pello Esnal

Markos goierritarrari esker, poliki ospatu ditut aurtengo Andremariak, aurkikuntza polit bat berrituz. Markosi zer etorriko gogora eta 'otxi', mutikotan normal-normal erabiltzen zuen hitza. Aspaldi ez omen du aditu –Goierritik urrun samar bizi da– eta galdera bururatu: zer ote da 'otxi' hori. Eta ez duela etsiko argitu arte. Eta ea aterako ote dizkiodan hitz horren aztarrenak.

- Hitanoa

2021-08-02   !   ZUZEU ORAINKARIA, Pako Sudupe

Hika hitz egiteko erak -toka eta noka alegia-, alde batera, galbidean dagoen espezie baten trazak ageri ditu. Ekialdeko euskalkietako zutanoaren antzera, gero eta gutxiago erabiltzen da euskaraz aski natural mintzatzen den herri eta herrixketan; eta handik kanpo ez da entzuten eta, jakina, ez da transmititzen.

- Aintzane Agirrebeña eta Xabier Eizagirre: "Errespetuaren izenean hizkera kendu digute"

2021-07-28   |   MAXIXATZEN, Julen Otaegi Leonet

Hitanoan aditua eta euskara irakaslea da Xabier Eizagirre; Ahotsak proiektuko arduraduna, berriz, Aintzane Agirrebeña. Herrian hitanoa sustatzeko, Azkoitiko Udalarekin eta gazte talde batekin bat egin dute, Azkoitia hitanoaren arnasgune izan daitekeelako berriro. Uztaileko Maxixatzen aldizkarirako egindako elkarrizketa.

- Hitanoari buruz Euskadi Irratian

​2021-07-16   |   EUSKADI IRRATIA, Faktoria Magazina

Uda Ikastaroak, Dragoi Bola... Hitanoa ardatz hartuta egiten ari diren ikerketen berri aritu dira Beñat Muguruza eta Garbiñe Bereziartua. [-1:53:30 / -1:36:50 tartean]

- Hitanoa

2021-07-09   |   MAXIXATZEN, Pako Sudupe

Hika hitz egiteko erak –toka eta noka alegia–, alde batera, galbidean dagoen espezie baten trazak ageri ditu. Ekialdeko euskalkietako zutanoaren antzera, gero eta gutxiago erabiltzen da euskaraz aski natural mintzatzen den herri eta herrixketan; eta handik kanpo ez da entzuten eta, jakina, ez da transmititzen.

- Hitanoa indartzeko asmoz, bertso saioa eta mahai ingurua egin dituzte Elkargunean

2021-07-08   |   MAXIXATZEN, Andoni Elduaien

Andoni Egaña eta Eli Pagola bertsolariak hika eta noka aritu ziren bertsotan Felix gai jartzaileak jarritako gaiei erantzunez. Ondoren, mahai ingurua egin zuten eta bertsolaritzan, eta oro har, gizartean, hitanoari bidea irekitzearen alde agertu ziren parte-hartzaileak.

- Hiketalagunak, hitanoa ikasi eta erabiltzeko gonbita

2021-06-18   |   ANBOTO (Iurreta), Aitziber Basauri

Durangaldeko Berbalagunek Hiketalagunak egitasmoa ipini du martxan. Iurretan sortu eta Durangaldera zabaldu den ekimenak gazteak hitanoz berba egitera animatu gura ditu, hika berreskuratze aldera.

- Hitanoa: Kolore pixka bat Euskararentzat

2021-06-14   |   EITB podcast, Irati Barrena Bolinaga

Euskara, Euskara denetik  dauka lagunartean aritzeko erregistroa; Hitanoa deritzo. Hizketari, Toka esaten zaio mutilen artean bada eta Noka berriz hiztunak emakumezkoak direnean. Eta bereziki hiri zuzentzen naun, neska, Noka berpiztu dadin, ahalduntzeko beharra zeukanagu esparru horretan ere!

Hitanoaren barneko toka eta Nokaren erabilerak ez daude egoera beretsuan. Erreportajean, hizkuntza erregistro honen nondik norakoak ezagutzeaz gain, hitanoaren iraganari, orainaldiari eta etorkizunari begira jarriko gara.

- Hika bertso saio komentatua egingo dute asteazkenean Elkargunean

​2021-07-05   |   MAXIXATZEN, Andoni Elduaien

Eli Pagola eta Andoni Egaña bertsolariak arituko dira bertsotan Elkarguneko 'Herriko plaza' aretoan. Ondoren mahai-ingurua eta logotipo lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo dituzte.

- Jon Custodiok irabazi du hitanoa berreskuratzeko egitasmoaren logo lehiaketa

2021-06-30   |   UROLA KOSTAKO HITZA, Julene Frantzesena

Udalak azaldu duenez, 11 lan jaso dituzte guztira, eta epaimahaiak puntuazio altuena Custodioren lanari eman dio. 'Hike eizan!' lelopean, pertsona desberdinen irudiek osatzen dute logoa. Azkoitian hitanoa, eta bereziki noka, berreskuratzeko egitasmo bat jarri du martxan udalak, eta horren irudia izango da Custodiok ondu duena. Uztailaren 7an bertso saioa eta mahai-ingurua izango dira.

- Bertso saioa hika (Iurretan)

2021-06-20   |   LAIXIAR IRRATIA

Berbalagun egitasmoak, Iurretako jai batzordearekin batera, bertso-saioa antolatu zuen ekainaren 20an Iurretako plazan. Unai Iturriaga, Miren Amuriza, Eli Pagola eta Eneko Abasolo “Abarkas” hiketan aritu ziren, eta gai-jartzailea Maite Berriozabal izan zen.

- "Poltsikorako hitanoa" liburuxkea prest Durangaldean

2021-06-11   |   BIZKAIE!

Berbeta hori eskualdean galtzear dala ikusita ekin deutse proiektuari.

[...]

Hitanoa berreskuratzeko ahalegin hori guztia aurkezteko, bertso saioa antolatu dabe, bagilaren 20an, domekea, Iurretako plazan (18:00). Oholtzan, Eneko Abasolo Abarkas, Unai Iturriaga, Miren Amuriza eta Eli Pagola bertsolariek hika kantauko dabe, Maite Berriozabal gai jartzailearen aginduetara. Berbalagunek eta Iurretako Jai Batzordeak antolatu dabe saioa. 

- Poltsikorako hitanoa liburuxka argitaratu dute Durangaldeko berbalagunek

2021-06-10   |   ZUZEU

Durangaldean hitanoz naturaltasunez egiten duten herritar gehienek 70 urte baino gehiago dituzte; gazteagoen artean, aldiz, eta salbuespenak salbuespen, ez dago hitanoz aritzeko ohitura handirik. Hori dela eta, Durangaldeko berbalagunek eskualdeko hitanoaren erabilera sustatzeko ekimen bi abiatu dituzte: Hiketalagun taldeak eta Poltsikorako hitanoa liburuxka.

- Zer egin hikako moldearekin?

2021-06-08   |  BERRIA,  Juan Luis Zabala

Honako gai hau jarri du eztabaidagai @goraxaho txiolariak Euskal Txiolandian: «Joseba Argiñanok hika egiten die mutilei eta zuka neskei. Errespetuak hala eskatzen duela esan zidan atzo batek. Zuek ere horrela pentsatzen duzue?». Txioak ez du zehazten, baina pentsatzekoa da ETB1eko Joseba Arguiñano Sukalerrian saioari buruz ari dela; ETB2koan euskaldunekin ere erdaraz mintzo baita Zarauzko sukaldari berritsua.

- Hitanoari buruzko eztabaida Twitter-en

2021-06-03   |   TWITTER, @goraxaho

Joseba Argiñanok hika egiten die mutilei eta zuka neskei. Errespetuak hala eskatzen duela esan zidan atzo batek. Zuek ere horrela pentsatzen duzue?

...

- Azkoitiko hitanoa eta, bereziki, noka indartzeko proiektua martxan

2021-06-02    |   AHOTSAK.EUS

Joan zen astean hitanoa bultzatzeko proiektua aurkeztu zen Azkoitian. Abiapuntu moduan, proiektuari irudia eta leloa jartzeko, logotipo lehiaketa jarri du martxan Azkoitiko Udalak. Uztailean bertso-saioa eta mahaingurua egingo dira. Badihardugu Elkarteak ere parte hartuko du proiektuan eta herrian jasotako testigantzekin hikaren inguruko bideo labur bat prestatuko dugu urte amaierarako.

- Udalak hitanoa, eta bereziki noka, berreskuratzeko egitasmoa aurkeztu du

2021-05-28   |   AZKOITIKO UDALA

Hitanoaren aldeko apustua egin du Udalak hainbat bidelagunekin lankidetzan. Hitanoa, eta bereziki, noka, galbidean ikusteak kezka sortu du, aspalditik datorren kezka da. Horri erantzun nahian, proiektu bat abiatu dute eta gaur egin da aurkezpena. Helburua argia da: hitanoa sustatzea Azkoitian.

- "Zuka erabiliz eraiki ditugu harremanak eta erronka bat da aldatzea"

2021-05-25   |   TOLOSALDEKO ATARIA

Ibarrako Euskara Batzordeak hitano ikastaroak antolatu ditu herrian, hitanoaren erabilera indartu eta sustatzeko asmoz; astean behin elkartzen dira, bi taldetan, Iñaki Rezola irakaslearen gidaritzapean. Lierni Arozena ibartarra Euskara Batzordeko kidea da eta hitanoko ikastaroak jasotzen ari da.

- Galdakaon hitanoa landuko duen taldea osatzeko aukera aztertuko da asteazkenean, Manu Etxebarriak hitanoaren inguruan eskainiko duen hitzaldian

2021-05-21   |   GALDAKAOKO UDALA

Juan Manuel Etxebarria euskal filologoak hitanoaren inguruko hitzaldi praktikoa eskainiko du datorren asteazkenean, maiatzak 26, Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian. 18:45ean izango da. Galdakaoko Berbalagun ekimenak antolatu du hitzaldia, eta bertatik horrela deskribatu dute saioa, jendearen interesa piztu nahian.

- "Herritarren %72ak hitanoa bultzatzearen aldeko jarrera dauka"

2021-05-13   |   TOLOSALDEKO ATARIA

Uxoa Elustondo eta Ainara Ansak hitanoaren egoera aztertu dute Amasa-Villabonan. 504 herritarrek hartu dute parte galdetegian. Ondorioak, Ataria Irratian aurkeztu dituzte.

- Hamarretik seiri hika gehiago hitz egitea gustatuko litzaieke

2021-05-13   |   TOLOSALDEKO ATARIA, Jon Miranda Labaien

Amasa-Villabonan hitanoaren egoeraren azterketa egin dute eta galdetegiari erantzun dioten herritarren %72ak hitanoa bultzatzearen aldeko jarrera du.

- Hitanoa eta hika

2021-05-12   !   SEGURA IRRATIA, Bixi-bixi saioa

HITANOAZ eta HIKA aritu gara Lierni eta Felixekin. HITANOA bultzatzeko eta birbizi arazteko helburuarekin sortzen ari diren ekimenez aritu gara hizketan, Ibarrakoaz Lierni Arozena Zubizarretarekin eta Tolosaldeko beste hainbat ekimeni buruz Imanol Artola Felixekin.

- Hitanoari buruzko galdeketaren emaitzak aurkeztuko dituzte

2021-05-10   |   TOLOSALDEKO ATARIA

Amasa-Villabonan azkeneko hilabeteetan egin duten ikerketaren emaitzak maiatzaren 11n 18:30ean aurkeztuko dira Subijana etxean.

-"Koiteretzia" eleberri dialogikoa aurkeztu du Iñaki Segurolak

2021-05-06   |   UZTARRIA, Aitziber Arzallus

Dena elkarrizketaren bitartez da, ez dago kontatzailerik. Hitanoa erabiltzen du horretan laguntzeko baliabide gisa.

“… euskararen trataerak erabiltzen ditut: gazteek zaharrari zu esaten diote, zaharrak mutilari toka, zaharrak neskari noka, gazteak elkarrekin toka eta noka. Horrek pista batzuk ematen ditu, zein zeini ari zaion.”

[Bideoko 10:38tik aurrera]

- Hitanoa lantzeko ikastaroa antolatu dute Ibarran

2021-04-19   |   GALTZAUNDI EUSKARA ELKARTEA

Hitanoa praktikatzeko ikastaroa antolatu dute Ibarran Hauspoa Kultur Elkarteak eta herriko Euskara Batzordeak. Ikastaroa maiatzean izango da, eta interesa duten guztiei zabalduta dago; ez da maila bereizketarik aurreikusten eta doan izango da.

- Dylan Inglis: "Euskararekin hainbeste denbora pasa badiat eta ikasi badiat jendearengatik dek"

2021-04-17   |   GARA, Haritz Larrañaga

Giza Antropologia ikasten du. Ingalaterrako herri txiki batean bizi da eta zortzi hizkuntza hitz egiten ditu, tartean euskara, euskalkiz eta hitanoz jantzia.

- Rosa Zubeldia: "Askok ez dugu jakin hitanoa gure seme-alabei transmititzen"

2021-04-14   |   NOAUA aldizkaria

Etumeta Euskaltegiak eta Udalak noka ikastaro praktikoa antolatu dute. Sei saio eskainiko dituzte hitanoa lantzeko, eta batez ere nokaren erabilera bultzatzeko. Rosa Zubeldia euskaltegiko irakaslea arduratuko da ikastaroa emateaz, eta xehetasun guztiak partekatu ditu NOAUA!-rekin.

- Aitziber Garmendia: "Nesken arteko hitanoa indartu behar da"

2021eko martxoaren 31   |   BERRIA, Jon Ordoñez Garmendia

Aitziber Garmendia izan du protagonista Arnasa Gara kanpainako bigarren elkarrizketak. Hitanoaz jardun dira aktore eta aurkezle zaldibiarra eta Nagore Arin BERRIAko kazetaria.

- Hitanoarekin, busti gehiago!

2021-03-31   |   ARNASA GARA kanpaina

Hika aritzeak hizkuntzaren bizitasuna erakusten du. Baita hurbiltasuna, laguntasuna eta konplizitatea ere. Hitanoa, gainera, simetrikoa da, eta berdinen artean hitz egiten da. Euskararen ezaugarri ederrenetakoa da. Hainbat lekutan, ordea, behera egin du hika jardutek ohiturak, batez ere gazteen artean. Horren inguruko hausnarketa dakar bideo honek, transmisioa berreskuratzeko eta konplizitatea areagotzeko modua erakustearekin batera.

- Eneritz Furya "Emadan" diskoari buruz

2021-03-22   |   EUSKADI IRRATIA, Arratsean

Eneritz Furyak hitanoa erabili du bere "Emadan" diskoan. Batzuetan hautu estetiko gisa; besteetan zentzu sakonagoarekin, entzulea emakume gisa inplikatzeko; beste batzuetan entzulea despistatzearren.

- Hi-ta-to?

2021-02-17   |   BERRIA, Blanca Urgell

Bagoaz ikasten euskararen bereizgarriak ez direla hain bereizgarri [...] Hitanoa, aldiz, bakanagoa omen da.

- Hitanoari buruzko eztabaida Twitter-en

2021-02-07   |   TWITTER, @inakigaldosira

“Hiperhitanoa” edo ez dakit nola idatzi. Ibon Sarasolak salatu zuen jatorkeriaren aldaera, herri euskaldunenetan modan dagoena. Gaur Oñatin entzunak: “gaittukela, doken, zoiazakela, xaukena... “ euren guraso eta aiton-amonek ez dituzte inoiz adizkiak horrela jokatu.

- "Adizkinator" aplikazioa

2021-01-31   |   EUSKADI IRRATIA, Amarauna

Adizkinator aplikazioari buruz hitz egin du bere sortzailea den Ander Herranz-ek. Hitanoa ere mintzagai izan dute.

[1:40:30 - 1:50:40]

- Adizkinator, euskal aditza ezagutzeko aplikazioa

2021-01-21   |   SUSTATU

Aplikazio berria da Adizkinator, Android mugikorretarako dago eskuragai oraingoz. Euskal aditzak jokatu eta bilatzeko aplikazioa da. Aditz trinkoak eta laguntzaileak daude bere datubasean, eta behin forma bat bilatuta, emaitza alokutiboak (hika) eta ez alokutiboa ematen dizu.

- Oiartzungo Hikaldia

2020-12-09   |   EUSKADI IRRATIA, Faktoria Magazina

Euskaraldiaren baitan Oiartzunen egin duten Hikaldian bizitakoei buruz hitz egin dute irratian.

[18'00''- 21'30'']

- Umorez

2020-12-04   |   TOLOSALDEKO ATARIA, Imanol Artola "felix"

Umorez. Horrelaxe planteatu ninan nik duela bi urte Euskaraldiako nire erronka pertsonala: Nokaldia.

- Kafe baten bueltan, noka

2020-12-03   |   BERRIA

Noka aritzeko ohitura galtzen ari zela ikusita, Ingo Xonau proiektua sortu zuen iaz Oñatiko Badiardugu elkarteak. Besteak beste, Hikalaguna egitasmoa jarri duten martxan aurten.

- Euskaraldian, noka eta toka

2021-11-27   |   GIPUZKOAKO HITZA, Beñat Alberdi

Bergaran eta Oiartzunen Hikaldia sartu dute Euskaraldiaren barruan, eta hitanoa ere sustatzen ari dira hamabost egunotan. Proba pilotua da, eta gero ikusiko dute zabaldu edo ez.

- Aritz oteiza: "Euskaldun berriaren rolean jarri nau Hikaldiak"

2020-11-27   |   GOIENA, Jokin Bereziartua Lizarazu

2018an ahobizi-a izan zen eta aurten ere rol bera hartzea erabaki du Aritz Oteizak (Bergara, 1993). Hori bai, berezitasun batekin: hitanoari atxikimendua adieraztea helburu duen Hikaldia izeneko esperientzia pilotuan hartu du parte. Aitortzen du hika ez duela behar beste kontrolatzen eta horregatik eman duela izena azken bi ikasturteetan Udal Euskaltegiak antolatu duen hitano ikasteko saioetan.

- Zer, ingo ñeu/ingo yeu?

2020-11-27   |   DIARIO VASCO, Goizarin

Oiartzunen 1.807 lagun Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzera animatu dira eta horietatik 408 herritarrek hika lantzeko apustua egin dute. Izan ere, Oiartzunen eta Bergaran esperientzia pilotua burutzen ari dira egun hauetan: Hikaldia, hika sustatzeko ariketa.

- Hikaldia egingo dute Oiartzunen, modu pilotuan

2020-11-11   |   OARSOALDEKO HITZA, Erik Gartzia

Euskaraldiak irauten duen bitartean Hikaldia egingo dute, Bergararekin batera. Pegatina txiki bat jarri beharko da txaparekin batera.

- Hitanoa sustatzeko ahalegin betean

2020-11-09   |   AIURRI

Hitanoaren erabilera indartu eta berpizteko lanean ari dira Uxoa Elustondo Arzallus eta Ainara Ansa Irazusta billabonatarrak. Amasa-Villabonako datuak ezagutzeko galdetegia jarri dute martxan.

- Hitanoaren erabilera ikertuko dute Villabonan

2020-11-04   |   TOLOSALDEKO ATARIA

Bi herritarrek jarri dute martxan ikerketa eta Amasa-Villabonako Udalaren babesa izango dute azterlana gauzatzeko.

- "Oñatiko hika poltsikaran" liburuxka argitaratu berri dugu

2020-11-03   |   AHOTSAK AHOZKO ONDAREA, Ingo Xonau!

Ingo Xonau! proiektuaren barruan, Oñatiko hika ikasteko oinarrizko informazioa eta aditz-taulak batzen dituen liburuxka plazaratu dugu, poltsikoan eramateko modukoa. 

- "Hika bultzatzeak merezi al du?"

2020-10-30   |   TOLOSALDEKO ATARIA

Ainara Ansa Irazusta eta Uxoa Elustondo Arzallus billabonatarrek hitanoaren inguruko ikerketa jarri dute martxan. Ostiral honetan, herritarren artean galdetegia zabalduko dute.

[Irratiko elkarrizketa]

- Hika ikastaroa emakumeentzat, azarotik aurrera, Oñatiko Jabetze Eskolan

2020-10-22   |   AHOTSAK AHOZKO ONDAREA, Ingo Xonau!

Oñatin noka biziberritzeko dagoen beharra ikusita, Ingo Xonau! ekimenetik emakumeentzat hika ikastaroa antolatu dugu, Jabetze Eskolan. Zabalik dago izena emateko epea. Animatu!

- Zer egin Oñatin noka modan jartzeko?

2020-10-14   |   AHOTSAK AHOZKO ONDAREA, Ingo Xonau!

Zer egin daiteke Oñatin emakumeen hika modan jartzeko? Gazteek zer ikuspegi dute? Noka biziberritzeko ideia eta gako batzuk jaso ditugu bideo honetan, Ingo Xonau! proiektuan jasotako testigantzetan oinarrituta.

- Hika

2020-09-29   |   BERRIA, Andoni Egaña

Kalean nindoala gerarazi ninduen, eta galdera bota zidan braustakoan: «Zergatik ez duzue bertsotan hika gehiagotan egiten?».

- Hitanoa hizpide... online

2020-06-12   |   ARIZMENDI IKASTOLA

Aurten zenbait ikasleren proposamena jaso dute Almenen ikasturtean zehar hitanoaren inguruan saioren bat prestatzeko gogoz zeudela eta.

- Toka

2020-05-06   |   EUSKADI IRRATIA, Zubiak (Alaia Martin eta Pantxis Bidart)

"Toka" hitzaren bueltan egindako irratsaioa.

Gonbidatuak: Idoia Etxeberria oñatiarra Ingo Xonau noka berreskuratzeko taldeaz (25.  minututik aurrera). Mindara elkarteaz, jarduera fisiko inklusiboan, kirol egokituan, osasunean eta aisialdi arloetan dabilen elkarteaz. Tokaz edo nahasmendu obsesibo edo konpultsiboaz Irati Garcia psikologoarekin eta Anne Marie Lagarderekin, berriz, Toka Noka eta jendarte matriarkalaz 40. minututik aurrera).

- Hika berreskuratu nahi du Oiartzunek

2020-03-23   |   UDALA INFORMATZEN, Oiartzungo Udala

Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleen Bilguneak hika berreskuratzeko saiakerak hasi dituzte.

​[24-27 orrialdeetan]

- Garena erakutsi nahian

2020-03-10   |   ARGIA, Karlos Aretxabaleta

"Arratia-nerbioi eskualdean, kasurako, gizonezkoen ahotan baino ez da entzuten hika, andrazkorena ia-ia erabat baztertu baitzen joan den mendean zehar, baldarra eta mari-mutilena zelakoan".

- Hitanoa "Sartaldera" film laburrean

2020-03-09   |   EUSKADI IRRATIA, Arratsean

Mendiko film laburren lehiaketa irabazi dute Alex Areizagak eta bere lagun taldeak 'Sartaldera' filmarekin. Hari buruz aritu gara jendaurrean eskaintzen ari diren aldi berean.

​Filmean hitanoa zergatik erabili zuten azaltzen du 12.55 minututik aurrera.

- Hitano ikastaroa. Egingo al dinagu? diagu? (Donostian)

2020-03-05   |   BAGERA, Donostiako euskaltzaleen Elkartea

Maiatzaren 7tik ekainaren 11ra hitano ikastaroa antolatu dugu Bagera Elkartean. Hika hitz egiten ikasteko 9 orduko ikastaro praktikoa izango da, 6 saioetan.

- "Emakumeok geure artean noka" (webgunean) (paperean, 33. or.)

2020-03-03   |   KARKARA, Aiora Larrañaga Solaberrieta

Hizkuntzaren eta generoaren artean “lotura estua” dagoela uste dute Orioko Ahalduntze Eskolako kideek. Horregatik, noka ikastaroa abiatu dute, hizkuntzaren bidez transmititzen diren botere harremanak hautsi eta emakumeek gizartean galdutako eremua berreskuratu dezaten.

- Ingo Xonau!, Oñatin noka berreskuratzeko martxan jarri duten ekimena

2020-02-24   |   EUSKADI IRRATIA, Faktoria

Baztanen, Aratian, Gipuzkoako Goierrin, Oarsoaldean... hainbat eskualdetan hasita daude nokako hizketaren transmisio galerak kezkatutako heritarrak biltzen. Oñatin ere bai. Bertako hamasei baserri-auzoetan galdezka aritu ostean, noka darabilten 370 emakume zenbatu dituzte. Elkarrizketak ere grabatu dituzte bideoz, eta behin ikerketa eta diagnostikoa eginda, ez dute besoak antxumatuta geratzeko asmorik; 'hikalaguna' egitasmoa jarri dute martxan eta ikastaro antolatzen hasteko asmoa ere badute. Iparra argi dute: nokaren erabilera sustatzea. 'Ingo Xonau!' ekimenaz aritu dira Idoia Etxeberria eta Beatriz Irizar.

- Aizan, egingo al dinagu hiketan?

2020-05-15   |   BERRIA, Lander Muñagorri Garmendia

Ikastaroak ala mintzatzeko guneak sortuz, hainbat herritan hitanoaren erabilera sustatzeko egitasmoak abiatzen ari dira. Gainera, hitanoa bultzatzeko saiakerak nokatik abiatuta egiten ari dira asko, emakumeen artean eta andreei egiten zaien erregistroa galdu delako gehien.

- Hikalaguna eduki nahi?

2020-02-09   |   GOIENA, Idoia Etxeberria

Oñatin ere hikalaguna ipiniko dugu abian. Datorren astean, otsailaren 14an. Taldetxoak egingo ditugu: dakitenak, ikasi nahi dutenekin. Bi hilabeteko probatxoa egiteko. Ondoren, afaria: esperientzia-trukea. Neska zein mutil, denak zaudete gonbidatuta! Noka eta toka, biak praktikatzea komeni delako. Aukera polita da. Animatu hari!

- "Segura" irratian hika bultzatzeko tartea

2020-01-29   !   SEGURA IRRATIA, Bixi-bixi saioa

(...) Hika -noka bereziki- bultzatzeko egin ohi dugun tartetxoan bertsotan noka Ainhoa Sarasua eta Miren Artetxe arituko dira. 

- Ia 400 noka hiztun zenbatu dituzte Oñatin

2020-01-26   |   ARGIA, Onintza Irureta Azkune

“Xaukena xauk!” esaten omen dute oñatiar gazteek “besterik ez zegok!” adierazteko. Boladan jarri omen da esaera. Hikako forma horren erabilera, ordea, ez da hitanoaren osasun onaren adibide. Mutilek hala moduz darabilte toka, “xaukena xauk!” beraren forma zuzena  “dauena xauk” litzateke. Mutilek ez dakite noka erabiltzen eta neskek ez dute erabiltzen. Argi izpi bat sortu da ilunpean: 45 urtetik beherako dozena bat emakume elkartu dira noka indartzeko asmoz.

- "Hitanoa pizten ari duk; baina erabiltzen dugun eredua ez duk oso txukuna"

2020-01-17   |   NOTICIAS DE GUIPUZCOA, Joseba Imaz

"Norbaiti hika egiterakoan, entzulea diskurtsoan sar-tzen diagu. Eta bereiztu egiten diagu neska edo mutila den". Euskararen berezitasun hori hobekiago ezagutzeko eta bere erabilera txukunagoa bultzatu asmoz, liburu bat argitaratu berri du Ritxi Lizartzak.

- Hike, Axkoittixen, gaixorik?

2020-01-05   |   MAXIXATZEN, Xabier Eizagirre Landa

Hike eiñ, hike hitzeiñ… Halaxe esan izan zaio hika egiteari Azkoitian. Hiketa ohikoa izan da Azkoitian gure aurrekoentzat: neska-mutilek, anai-arrebek, gurasoek seme-alabei eta abar hika egin izan dute aurreko mende amaiera aldera arte. Gaur, berriz, hika mutilek egiten dute, batik bat; neskek lehen baino askoz ere gutxiago, eta, gazteenek, ezer gutxi. Hikaren ezagutzak atzera egin du. Mutilen arteko hika (toka) ari da nagusitzen, eta hura ez da, askotan, ondo erabiltzen; hiperhitanoa edo gehiegika (hika-marka okerrak aditzetan erabiliz) egiten da: "Esan diat gaur ez naukela jungo", adibidez. Azkenaldian, gainera, neska gazteek muzin egin diote hikari, mutilen kontua omen da hori, eta mutilek toka egiten badiete ere, bost axola.

- Noka ikastaroa Orioko Emakumeentzako Ahalduntze Eskolan

2019-12-17   |  KARKARA

[...]

Berrikuntzekin datoz orain. Emakumeen beharrak identifikatzeko diagnosia abiatzean iragarri modura, azterketa horretatik lortutako emaitzak oinarri hartuta, hainbat ikastaro antolatu dituzte, Ahalduntze Eskolaren barruan. Hain zuzen, honakoak izango dira eskainiko diren eskolak: kudeaketa emozionala, noka ikastaroa, etxeko konponketak, euskaltzaletasuna eta feminismoa, eta nerabeei zuzendutako autodefentsa feminista ikastaroa. Urtarrilean edota otsailean hasiko dira saioak.

- Hitanoaren galerari buruzko bideoa (Oñati)

2019-12   |   AHOTSAK AHOZKO ONDAREA, Ingo Xonau!

Oñatiko hitanoa biziberritzeko proiektua da Ingo Xonau! Emakumeen hika bereziki. Herri ekimenetik sortu da egitasmoa, noka galtzen ari dela ikusita. 2019an noka jasotzeko elkarrizketak egin dituzte, eta diagnostiko-ikerketa txiki bat ere bai, auzoz auzo nokaren egoera zein den jakiteko. Hurrengo urteetan noka biziberritzeko eta hitanoa bultzatzeko hainbat ekimen egiteko asmoa dute. Badihardugu elkartea da jasoketaren arduraduna. Hona hemen jasotako testigantzekin prestatutako ikus-entzunezkoa, galeraren arrazoiei buruzkoa.

- Idoia Etxeberria: "Emakumeen hitanoa berreskuratzea inportantea iruditezn zait, gure ondasun bat delako, oso aberasgarria"

2019-12-17   |   NOTICIAS DE NAVARRA, Anabel Dominguez

Emakumeen hitanoa jaso eta biziberritzeko helburuarekin, Oñatin abian jarritako ‘Ingo Xonau!’ proiektua aurkeztuko dute gaur. Ekitaldia Santa Ana antzokian izango da

- Idoia Etxeberria: "Noka desagertu egingo da desagertzen uzten badugu"

2019-12-13   |   GIPUZKOAKO HITZA, Beñat Alberdi

Herritarren eskutik jaso zuen Idoia Etxeberriak (Oñati, 1977) Ingo xonau! proiektua abian jartzeko proposamena. Badihardugu Euskara Elkarteko kidea da Etxeberria, eta gogotsu heldu zion testigantzak jasotzeko lanari, Ahotsak proiektuaren barruan. Izan ere, ezer berreskuratzen hasi aurretik, egoerari argazkia atera diote Oñatin. Bihar aurkeztuko dituzte diagnostikoaren ondorioak, aurretik noka hitz egiten dakiten emakumeen argazkia aterata.

- "Nokaldia"ren berri Euskal Telebistan

2019-11-29   |EUSKAL TELEBISTA, Gaur Egun

36:50 - 38:40 tartean]

- "Hika egingo al diñagu" mahai ingurua

2019-11-28   |   TOLOSALDEKO ATARIA

Larraulgo kultur astea:

​Hika egingo al diñagu? mahai ingurua Eli Pagola eta Oihana Iguaran bertsolariekin kultur etxean.

Ondoren. Hika-poteoa Larraulgo ostatuan.

- "Nokaldia!"ren berri Euskadi Irratian

2019-11   |   EUSKADI IRRATIA, Faktoria Magazina

Eresti Oiarbide Murua "Nokaldia!"ren nondik norakoen berri ematen, hika.

[2:32:30 - 2:41:33 tartean]

- "Nokaldia!" hizpide Goierriko telebistan

2019-11   |   GOIERRI IRRATI TELEBISTA, Urrutiajunbe

[0'-15']

​Gabiriako "Nokaldia!"ren inguruan  elkarrizketa Eresti Oiarbide Mujikari.

- "Herri handira jaitsi eta hika aritzea arlotea zen, nolabait"

2019-11-17   |   TOLOSALDEKO ATARIA, Itzea Urkizu Arsuaga

Gau eskolan ezagutu zuten elkar, eta geroztik lagun eta Aitzol Udal Euskaltegiko lankide dira Maixabel Zubillaga (Amezketa, 1960) eta Axun Lopetegi (Belauntza, 1962). Lagun artean eta etxetik jasota, noka eraiki dute beren harremana eta, diotenez, ez dute sekula konplexurik sentitu izan, hitanoa erabiltzeko. Hori bai, txiki-txikitatik, badute sentipen komun bat: hika hitz egitea gizonen kontua dela. Nokaren biziraupenaz galdetuta, euskararenarekin nahikoa lan izango dela diote.

- "Emakumeek finak izan behar dute, eta fintasun horretan hika ez da ondo uztartzen"

2019-11-17   |   TOLOSALDEKO ATARIA, Itzea Urkizu Arsuaga

Lankide baten gogoak bultzatuta, Asuncion klinikako erizain talde honek denbora darama beren arteko harremana noka elikatuz. Maitane Oterminek (Azkarate, Nafarroa, 2001), Uxoa Elustondok (Amasa-Villabona, 1986), Onintze Hartsuagak (Tolosa, 1988) eta Mari Karmen Gallurraldek (Amezketa, 1957) badute halako taldetxo gehiago sortuko direnaren itxaropena.

- Ari ditun

2019-11-15   |   TOLOSALDEKO ATARIA, Itzea Urkizu Arsuaga

Emakume finaren irudiari ukatutako hizkuntz trataera izan da, historikoki, noka. Ezarritako genero rolek hizkuntzaren erabilerari ere zuzenean eragiten diote, eta espazio pribatuko kontua bilakatu zen, aspaldi, emakumeen artean hitanoa erabiltzea. Gaur egun, ia anekdotikoa da belaunaldi gazteetako emakumeak noka entzutea, baina Tolosaldean badira ahalduntze horretan murgildu, eta nokaren balizko arnasgune bilaka litezkeen emakumeak.

- "Nokaldia!", noka bultzatzeko

2019-11-02   |   EL DIARIO VASCO, Arantzazu Baztarrika

Iaz egin zen Euskaraldia eredu hartuta, aurten euskararen egunaren inguruan bestelako ekimen bat bultzatuko du Agirinek, Gabiriako berdintasun taldeak: 'Nokaldia!'.

- Bertso jarriak hitanoari, hikaz

2019-09-20   |   BERTSOLARI ALDIZKARIA

Argi ibil hadi zeren

irakurle gisa hemen

hire moduko sasi-jakintsu

asko xamar zeuden.

Egun on, Eli, dena den

galdera ezer baino lehen:

hik hikaz zerbait badakin baino

erabiltzen al den?

- Hire alde hori

2019-09-10   |   BERRIA, Xabier Paya Ruiz

[...]

Ez dakit posiblea den sekula izan ez den zerbait galtzea, baina ni ere galera handi baten beldur naiz: uste dut egunen batean hitanoa erabat desagertuko dela eta milioitik gorako euskaldunetako asko ez direla ohartu ere egingo. Horrengatik, eta ez horrengatik bakarrik, erabaki dut aurtengo zutabeetako asko hika idatziko ditudala; zehazki, noka, eta ez bakarrik toketa baino gutxiago entzuten delako.

[...]

- Beñat Muguruza: "Hitanoa ikastea arte txiki bat da"

2019-07-26   |   BIDASOAKO HITZA, Imanol Saiz

‘Dragoi bola’ telesailaren eta hitanoaren erabileraren arteko harremanaren gaineko ikerketa batean ibili da lanean EHUko irakasle irundarra. Sare sozialak baliatu ditu inkesta erraldoi bat egiteko.

- Aparraldia ote den

2019-06-23   |   ARGIA, Onintza Irureta Azkune

“Hitano ikastaroa egin dut”; “Hara ba, ni neu oraintxe hastekoa naiz!”; “Beste hari entzun diot bere herrian ere antolatu dutela”. Batean eta bestean, halako elkarrizketak entzuten dira, beti ere, Gipuzkoan. Ikastaroak inoiz baino gehiago ugaldu ote dira? Nor ote da ikasle? Hitanoa aparraldian al da? Ikerketa zehatza egiteko asmorik gabe, hiru hitano irakasleri esker, termometroa jarri dugu. Xabier Eizagirre Landa, Ritxi Lizartza Urrestarazu eta Iñaki Iturain Azpiroz izan ditugu bidelagun.

- Beñat Muguruza: "Erronka handi bat zaok euskara batuaren eta hitanoaren uztarketan"

2019-06-18   |   ZUZEU, Beñat Hach Embarek Irizar

Zer dela eta hasi hintzen hitanoaren egoera ikertzen?

Gaztaroan zer zuan hika hiretzat?

Belaunaldien arteko arrakala aipatu duk. Zer gertatu da? Zein da egun hitanoak bizi duen egoera?

Aurrera begira, non zaudek hitanoaren indarguneak?

Noka emakumeak ahalduntzeko tresna izan daitekeela entzun diat.

Hitanoa erabiltzeko gune eta testuinguru sozialak betikoak al dituk?

Dragoi Bolan hitanoak izan duen erabilera aztertu zenuten, eta inkesta bat zabaldu.

...

- Nora doa hitanoa

2019-05-31   |   UZTARRIA, Hiromi Yoshida

...

Euskararen ezaugarririk azpimarragarrienetako bat den hitanoak nondik norako bidea hartuko ote du? Zeinen esku egon daiteke haren etorkizuna?

- "Segura" irratian Ingo Xonau! egitasmoaz

2019-05-15   !   SEGURA IRRATIA, Bixi-bixi saioa

(...) Oñatira jo eta Idoia Etxeberriarekin Ingoxonau egitasmoa izango dugu hizpide. Hika, eta bereziki Oñatiko noka jaso eta berreskuratzekohelburuarekin abiatua dutena.

- Anne-Marie Lagarde: "Euskal gizarteak ez zizun emaztea apaltzen"

2019-05-12   |   BERRIA, Ainize Madariaga

  Euskaraz sortu bazen ere, harengandik urrundu zuten. Baina nekez bizi zatekeen hura gabe. Ikerketak hurrandu du berriz harengana: frogatu du euskal gizartearen sistema berdintzailea ere hizkuntza gabe ezin bizia zela, toka-noka dela medio.

- Hitanoa bertsolaritzan: Eli Pagolaren bertsoak

2019 udaberria   |   BERTSOLARI aldizkaria (113.. zenbakia), Eli Pagola

[...]

Egun on, Eli, dena den

galdera ezer baino lehen:

hik hikaz zerbait badakin baino

erabiltzen al den?

​[...]

- Oñatiko 50 emakume baino gehiago elkarrizketatuta, Ingo Xonau! proiekturako

2019-05-08   |   AHOTSAK.eus

Otsailean jarri genuen abian Oñatiko hitanoa biziberritzeko proiektua, Ingo Xonau!, eta noka jasotzeko elkarrizketak egiten aritu gara oraintxe arte. Horiek lantzen joan, ikus-entzunezko bat gertatu, ikerketa-diagnostikoa egin... lana bide onetik doa baina hasi besterik ez da egin!

- Basoa erdi hutsik

2019-04-09   |   BERRIA, Xabier Paya Ruiz

[...] Euskal Herriko eskola gehienetan ez dute hitanoa irakasten; askotan ezabatu egiten dute aditzen taulatik.

- Hitz egingo al dinagu noka?

2019-03-29   |   GIPUZKOAKO HITZA, Aitziber Arzallus

Azpeitia da Euskal Herriko 10.000 biztanletik gorako herririk euskaldunena. Han, euskaraz egiten dute haur, gazte eta zahar gehienek. Euskaraz egiten dute kalean eta etxean, ikastetxeetan eta lantegietan. Askok hika egiten dute, gainera. Baina mutilei eta mutilen artean gehiago, neskei eta nesken artean baino. Toka gehiago, noka baino. “Noka galzorian dago, eta ez da kasualitatea emakumeen arteko komunikazio modua izatea galtzen ari dena”, Ione de la Cruz Azpeitiko Emakumeen Txokoko dinamizatzailearen esanetan. “Horregatik, iruditu zitzaigun hitanoaren eta, batez ere, nokaren inguruko jardunaldiak antolatzea baliagarria izan zitekeela elkarri indarra emateko eta nokaren erabilera sustatzeko”.

- Nokaren galera (monografikoa)

2019-02-24   |   ARGIA, Larrun monografikoa, Onintza Irureta Azkune

Sexismoak gutxietsitakoa feminismoak suspertu al dezake?

​Ezertarako balio ez duena, baserrikoa, gizon plantak egitekoa, zakarra, zatarra, mari mutilena, bortitza, harrotutakoan erabiltzekoa, baita bekatua ere. Noka-ri halako ‘harribitxiak’ atxiki zaizkio urte luzez. Emakume femenino eta aratza izan nahi zuenak ahalik eta urrutien bidaliko zuen hizkera.Sexismoak gaur egunera arte iraun du eta noka ia hil da. Han eta hemen ordea, txanpi-noiak ateratzen ari dira. Emakume gazteak, fe-ministak ia denak, hika berreskuratu eta nokaz jabetzeaz hasi dira hizketan. Emakumeen ahal-duntzerako tresna garrantzitsua izan daitekee-lakoan daude. Batean eta bestean ikastaroak antolatzen hasiak dira. Galeraren arrazoiak bilatzen lagundu digute Arratia bailarako Bedia herriko Karlos Aretxaba-letak, Azpeitiko Garbiñe Bereziartuak, Antzuola-ko Onintza Legorburuk eta Hernaniko Eli Pago-lak. Susperraldi xumeaz ere aritu gara.

- Nokaren galera (bideoa)

2019-02-21   |   ARGIA multimedia, Eneritz Arzallus Alustiza

Noka ia hil den honetan, bada gertaera hau ikertu eta noka berreskuratzeko ahaleginean hasi denik; emakumeak ahalduntzeko tresna garrantzitsua delakoan baitaude. Esperientzia hauek bildu eta bideo erreportaje hau egin dugu, Larrun aldizkariko idatzizko erreportajearen osagarri moduan.

- Altxor eder bat

2019-02-14   |   UROLA KOSTAKO HITZA, Miren Gorrotxategi

... Hitanoa zer zen azaldu nien duela hilabete batzuk lehenengo mailako nire ikasleei. Miresmena sortu zuen batzuengan –ados, aspermena ere bai beste batzuengan–. Hika ea non entzun zezakeen galdetu zidan mutiko batek. Dragoi-bola etorri zitzaidan burura...

- "Hitanoa, emakumeen ahalduntzerako tresna" jardunaldia (Azpeitian)

2019-01-21   |   UZTARRIA.eus

Martxoaren 30ean, zapatua, Hitanoa, emakumeen ahalduntzerako tresna jardunaldia egingo dute Emakumeen Txokoan. Goizean, 11:30ean hasita, hitzaldia eskainiko dute Garbiñe Bereziartuak, Eli Pagolak eta Onintza Legorburuk. Bazkalostean, aldiz, Nokadromoa sortuko dute, nokaz hitz egiteko gunea, hain zuzen. 

- "Etorri dokela"? Ezta ere!

2018-12-20   |   GOIENA, Inazio Arregi

... ez da nere txorakeria bat baizik eta euskaltzale askoren kezka. Hitanoa ederra, lagun artekoa eta hurbilekoa da. Bultzatu behar da, baina belaunaldiz belaunaldi iraun duten arau onartuen gainean eraikitzen dela kontuan izanda, eta forma horretara jauzi egitea guztiz gomendagarria baderitzot ere, itsaso hori urteak joan eta urteak etorri gidatu duten arauak ezagutzea ere ezinbestekoa dela deritzot, igerian dabilenak gutxienez jakin dezan korrontearen aurka edo alde ari den.

- "Xaukena xauk"? Ez, mesedez!

2018   |   GOIENA, "Puntua", Inazio Arregi

Nahi baino gehiago ari da esaldi hau hedatzen  oñatiarron artean. Sarri harritu egiten nau emisorearen euskara maila txukuna ezagututa, eta entzutean pentsatzen dut: "Brutus ene semea! Zuk ere bai?"

Esaldia euskararen zuzentasunaren degradazioaren adierazle onenetakoa da, nire ustez.

- Arauak hausteko daude

2018-11-04   |   BERRIA, Xabier Lasa

Gari Udabe eta Xabier Sukia esatariek hika jardun zuten Ibai Olariaga irakaslearekin atzo, Amarauna saioan. Euskarazko irratigintzan inon idatzita ez dauden baino egundoko indarra duten izu, debeku edo erreparoak uxatuta. Bejondeiela!

- Buruan daramagun gauza ilunen zama

2018-10-14   |   BERRIA, Anjel Lertxundi

... euskararen hezurduran badira han-hemen sexismoaren gainezkabideak, matxismoari erakargarriak egiten zaizkion talaiak, hitanoa bereziki.

- Olariagaren zinta Berrian

2018-10-11    |   BERRIA, Antton Olariaga

Toka... noka... NORka.

- Onintza Legorburu: "Hitanoa label markaz lotzen dute gazteek

2018-10-04   |   GOIENA, Maider Arregi

Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko hitanoaren erabilera aztertu du Onintza Legorburu antzuolarrak. 18-20 urte arteko gazteek hika balioan jartzen hasiak direla ondorioztatu du, besteak beste.

- Hitanoa, atetxo handia

2018-09-22   |   GARA, Oihane Larretxea de la Granja

Hitanoaren baitan tokak eta nokak duten espazioaren eta jokatzen duten paperaz luze mintzatu dira mahaiaren bueltan hainbat ikerlari udako ikastaroetan Donostian. Binarismo zorrotza zalantzan jartzen den garaiotan, nola jokatu hizkera honen aurrean? Ba al dago zer moldatu? Galderak ez dira makalak, ezta erronkak ere.

- Berreskura ote daiteke hika feminismotik?

2018-09-13   |   ARGIA, Onintza Irureta Azkune

Irailak 11-12. EHUko Uda Ikastaroak Donostiako Miramar Jauregian. Ikastaroaren izenburua: Hitanoa eta generoa: aberastasuna ala sexismoa? Hika galera nabarmenean da. Noka berriz, are azkarrago ari da desagertzen. Zergatik dira noka hiztunak urriago toka hiztunak baino? Nokaz berjabetzeak balio al dezake emakumeen ahalduntzerako? Gizonak eta emakumeak bereizten dituen hitanoa indartzea egokia da binarismo zorrotza leundu beharraren ahotsak entzuten diren garai honetan?

- Zumaiako eta Azpeitiko hitanoa izan dira gaur hizpide AHUko udako ikastaro batean

2018-09-12   |   BALEIKE

Zumaiako eta Azpeitiko hitanoa eskolan lantzeko egitasmoa azaldu dute gaur Donostian egindako EHUko udako ikastaro batean. Soziolinguista Klusterreko bi tektnikari azaldu dute egitasmoa Miramar jauregian egindako saioan: Josune Zabalak eta Olatz Bengoetxeak hain zuzen ere. 

- Azpeitiko eta Zumaiako hitanoa izan dituzte hizpide EHUren udako ikastaro batean

2018-09-12   |   UZTARRIA.eus

Azpeitiko eta Zumaiako hitanoa eskolan lantzeko egitasmoaz solastu dira gaur EHUren udako ikastaro batean. Soziolinguista Klusterreko Josune Zabala eta Olatz Bengoetxea teknikariek azaldu dute egitasmoa, Donostiako Miramar jauregian egindako saioan.

- Ametsetan/k

2018-08-24   |   BERRIA, Garbiñe Bereziartua Etxeberria

... Baina horiek lo gaudenean egiten ditugun ametsak dira. Esna gaudenean egiten ditugunak ere badaude. Horietan guk aukeratzen dugu zer hizkuntza erabili. Nik hitanoarekin egiten dut ametsetan.

- Hi!

2018-06-24   |   BERRIA, Andoni Egaña

Arretaz irakurtzen ditut Jose Mari Pastorren Darwin eta gu saileko testuak. Emmanuel Macron presidenteari 15 urteko mutil batek «Manu» deitu izanak sorturiko ondorioak eta gogoetak azaltzen zituen atzoko artikuluan. Bereek ekarriak dira ondorengo nire hauek.

- Nola zorroztu aizkora kamutsa?

2018-06-02   |   GARA, Amalur Artola

Hitanoa izan zen bi hizlarien arteko aldea markatu zuen gaia. Euzkitzek bere bi semeekin hika hitz egiten duela azaldu eta erabileran «malgutasuna» eskatu zuen: «Hitanoa hainbeste ahuldu eta txirotu den honetan mugarri horiekin laxoagoak izan behar dugu, ez hain zorrotzak, eta hitanoa ondo erabiltzen dutenei zabaltasun gehiago eman behar zaie», defendatu zuen.

Gartziak, aldiz, kontrakotasuna azaldu eta hitanoaren erabilera tradizionala babestu zuen: «Hitanoak emergentziazko lehentasun erabatekoa du, baina, ikasleei utzi behar zaie irakasleari hika egiten? Gure kide denarekin edo beherago dagoenarekin hitz egiteko behar luke, kidetasun hori ere markatzen baitu hitanoak, eta arriskua ikusten diot gurasoekin hitz eginez gero kidetasun hori galduko ote den».

- Dabilen harria

2018-05-10   |   UROLA KOSTAKO HITZA, Miren Gorrotxategi

Gurea baino eskualde erdaldunago batean hainbat urtez eskolak ematen ibilia naiz, tartean, euskarakoak. Gaztetxoek –mutilek nagusiki– adin jakin batetik aurrera gaztelaniarako zuten joera ulertu nahirik –eta haiengan eragiteko, noski–, askotan galdetu nien zergatik egiten zuten gaztelania erabiltzeko hautua. Hautua ez, ohitura zela erantzuten zidaten gehienetan. Errazagoa zela ohiturei jarraitzea.

- Hitanoa baliagarria da gaur egun

2018   |   GAZTE GARA GAZTE (AHOTSAK.EUS), Patxi Castillo Graziarena eta  Maialen Chantre Irazoki

Eurek egiten ez duten arren, gertuko jendearekin aritzeko tratamendutzat daukate hitanoa, eta ez ote duten, diote, gaur egun eta gertuko jendearekin beti ere, hitanoa gaztelerazko esamolde eta hitzengatik ordezkatu. Hala ere, gaur egun hika hitz egiten hasteko ez ezagutza eta helduleku falta sumatzen dituzte.

- Hitanoaren erabilera (adinekoen eta gazteen iritziak)

2018-03-02   |   ARGIA multimedia, Ahotsak Ahozko Ondarea

Hitanoa lagunartean erabiltzen den tratamendua da, azken hamarkadetan indarra galtzen joan dena. Adinekoek gainbehera horren zergatiak azaltzen dituzte bideo honetan, eta gazteek, berriz, beraiek hikaren erabilera nola ikusten duten kontatzen dute.

- Anne Marie "Nine" Lagarde: "Zuka egiteak, ene ustez, purki ezabatzen du nortasun sexuala"

2018-01-19   |   IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA, Joanes Etxebarria

Hau aldizkarian, Euskal Museoarenean eta AEBetako publikazio batean plazaratu ditu bere azken idatziak. Euskal laborari etxeetan oinordekotzan gizon eta emazteen arteko berdintasuna ikertu du.

- Egingo diegu hika seme-alabei?

2018-01-30   |   GURASO.eus

Hika irakasle Juan Martin Elexpuruk dioen moduan antzinatik datorkigun berbeta modua da hiketa edo hitanoa. “Duela ehun bat urte jaiotakoek, hika egiten zuten gehientsuek Euskal Herri zabalen. Gizon zein emakume, ez zegoen alde handirik horretan (…) Hikaren galeraren arrazoi nagusia euskararen beraren galera izan da zalantza barik”.

- Guk hitano, hik zergatik ez?

2018-01-11   |   BERRIA, Juan Martin Elexpuru

Gure gurasoen belaunaldikoek, hau da, duela ehun bat urte jaiotakoek, hika egiten zuten gehientsuek Euskal Herri zabalean. Gizon zein emakume, ez zegoen alde handirik horretan. Antzinatik datorkigun berbeta moduari eusten zitzaion etenik gabe.

- Hitanoaren erabilera bizien, gazteen, helduen eta gizonezkoen arten (Usurbilen)

2017-05-18   |   NOAUA aldizkaria

Euskararen kaleko erabilera aztertzearekin batera, Soziolinguistika Klusterrak lehen aldiz hitanoaren kale erabilera ere neurtu du Soziolinguistika Klusterrak. Azpeitian eta Usurbilen egin dituzte neurketok, proba moduan.

- Azpeitian hitanoaren erabilera: Zaharrek %30 haurrek %5,5

2017-05-14   |   ARGIA, Amaia Ugalde

Hitanoa Azpeitiko hizkeraren bereizgarrietako bat da, baina azken urteotan kezka sortu da belaunaldien arteko transmisioaren inguruan. Hori dela eta, ikastetxeetan lanketa berezia egiten hasi ziren duela ikasturte batzuk. Iaz, bestalde, kale neurketa egin zuten, hitanoaren osasunaren diagnostikoa egiteko asmoz. Emaitzetako bi argiak dira: gizonek emakumeek baino gehiago erabiltzen dute, eta zaharrek gazteek baino gehiago.

- Eta neskei gustatzen ez, hika

2016-07-27   |   ZUZEU, Salabardoa

Josune Herrartek bere inguruan eta belaunaldi bakar batean hikaren erabilerak izan duen desagerpena ekarri du Azkoitiko Maxixatzen web atarira; eta bereziki, honekin lotutako kezka batek:  “Neskei ez zaie hika egitea gustatzen”.

- Chapas que distinguen a los hablantes de hitano

2016-05-25   |   EL DIARIO VASCO, Luisma Rodríguez

Se pondrán a disposición de las personas interesadas, unas chapas identificativas que permitan distinguir que dichas personas dominan el hitano, el registro del euskera coloquial para hablar en hika.

- Hiri berorika egingo dizut

2016-03-12   |   BERRIA, Joxerra Garzia

Hamabi bat urte bete berri, kristo guztiari «hi» esaten omen zion gure Patxikuk. Behin, aitak errieta egin dio, edonori ezin zaiola hika hitz egin, are gutxiago apaiz jaunari.

- Hitanoaren erabilera Azpeitiko gazteen ikuspuntutik

2015-12-04   |   ERABILI.EUS, Azpeitiko Udala

Azpeitian hitanoaren erabilera eta haren arauak gazteek nola bizi dituzten agertzen duten lanen erakusketa ikusgai dago Sanagustinen.

- Hitanoa gora eta hitanoa behera

2015-08-12   |   BERRIA, Jose Migel Goenaga

[...]

Gauza batek harritzen nau, nolanahi ere, eta zera da: hainbeste zabalduta dagoen erdarazko de tu erabiltzea (bai gazteen artean eta baita gazteek nagusiekiko ere) ez dela, ordea, zuzenean itzultzen euskarara; hau da, hika hitz eginez. Non dago arazoa?

- Josu Ozaita: "Hitanoa gutxietsia dago"

2015-08-05   |   BERRIA, Ugaitz Agirre

Hitanoaren egoera aztertu du Ozaitak. Uste du garrantzirik ez zaiola eman, eta ez dela bultzatu. Adierazkortasuna bultzatzeko eta euskararen erabilera handitzeko bide ona litzatekeela esan du.

- Ritxi Lizartza: "Kaleko erabileran noka ia desagertu da"

2015-04-28   |   EITB.eus, Tribuaren Berbak

'Hitanoa eta generoa' artikulua idatzi berri du Ritxi Lizartzak. 'Tribuaren Berbak'en esan duenez, hitanoa ez dago galtzeko arriskuan, baina noka (emakumeei zuzentzerakoan erabili behar dena) bai.

- Hitanoa eta generoa II

2015-04-15   |   ZUZEU, Ritxi Lizartza

Atzo hasi genuen Hitanoa eta generoari buruzko hausnarketa honek, gaur du segida eta amaiera. Azken hitza baino lehen, gure kantutegiari behatuko diogu.

- Hitanoa eta generoa I

2015-04-14   |   ZUZEU, Ritxi Lizartza

Egun hauetan gauza asko entzuten ari gara hitanoaren erabileraz eta genero-berdintasunaz. Hitanoaren erabilera egokia den gaur egun; genero ikuspegitik ere egokia den; hitanoa bera baztertu behar ote den, generoa bereizten duen ia hizkuntza atal bakarra baita euskaraz (eta beraz diskriminatzailea), eta beste hainbat kontu; batzuk arruntak, beste batzuk, akaso, larri samarrak.

- Erabilera arauak aldatzen ari dira

2015-03-17   |   JAKIN.eus, Txerra Rodriguez

[...]

Neurtu eta ikertu ez arren, nik uste dut gehienek Aitzol horrek (izena asmatua da) barruntatzen zuen informaltasun ukitu horren bila jo dutela euskalkira. Txisparen bila, gatz eta piperraren bila, indar konnotatiboaren bila, hurbiltasunaren bila. Hitanora edo euskalkira.

- Ikako izketin museue

2015-02-24   |   31 ESKUTIK, Juan Luis Zabala

Ikako izketin museue: Aittualden gaur radixun nola jardundeben ikako izketin gañin? Bai, bai, ika itzeittie dala eta eztala, neska!

- Hitanoaren etorkizuna gazteen ikuspegitik begiratuta

2015-02-01   |   TOLOSALDEKO ATARIA, Maier Ugartemendia

Zein da hitanoaren egoera gure eskualdean? Ez da erraza galdera horri erantzutea, eta ziurrenik erantzuten duen pertsonaren errealitate linguistikoaren arabera, erantzuna bera oso desberdina izango da.

Josu Ozaita baliarraindarra antropologoa da, eta hain zuzen ere, pasa den abenduan Bat Soziolinguistika aldizkarian "Hurbilpen bat: Tolosaldeko gazteek hitanoari buruz duten pertzepzio, diskurtso eta praktikara" izeneko artikulua kaleratu zuen.

- Hitanoa

2015-01-22   |   GARAIGOIKOA bloga, Txerra Rodriguez

Nik ez dakit hitanoz berbetan. Nire lankide gizonezko gehienek badakite eta erabiltzen dute (nirekin ere askotan). Baina nik ezin diet jarraitu...

- Hiperritanoa ‘Lasa eta Zabala’ filmean

2014-10-25   |   31 ESKUTIK, Juan Luis Zabala

Pablo Maloren Lasa eta Zabala filmari buruzko komentarioetan askori entzun edo irakurri diet hasierako pasarteak, errefuxiatuen Baionako giroa erakusten dutenak, direla ahulenak eta sinesgarritasun gutxienekoak. Neu ere horretan nago.

Ez dakit benetan zer neurriko eragina izango zuen siniesgarritasunean, akaso batere ez, baina atal horren akatsetako bat, aski nabarmena nire ustez, nik –modu trakets eta hobegarrian seguru asko– hiperritanoa deituko nukeenaren erabilera sistematikoa da. Hau da, modu teknikoan ahalik eta zehatzen azalduta: bigarren pertsona singularraren markarik gabeko aditz formak hitanoan emateak galderetan eta menpeko esaldietan.

- Hika ikastaroa Iturainen eskutik (Orion)

2014-10-09   |   KARKARA

Iñaki Iturain oriotarrak emango du urriaren 28an hasiko den hika ikastaroa

Hika hizketan hasteko urratsa egin nahi dutenek badute aukera. Prestakuntza emango zaie eta mintza-taldeen bidez hika aritzeko aukera edukiko dute urriaren 28tik aurrera. Iñaki Iturain oriotarra izango da ikastaroaren gidaritza izango duena. 

- 1986-2013 arteko Bertsolari Txapelketa Nagusien analisi estatistikoa

2014-01-20   |   BERTSOZALE.EUS

Manex Agirrezabal Zabaleta, EHUko IXA taldeko ikertzailea. Bertol Arrieta Kortajarena, EHUko IXA taldeko ikertzailea. Aitzol Astigarraga Pagoaga, EHUko RSAIT taldeko ikertzailea. Mans Hulden, EHUko IXA taldeko ikertzailea

- Emakumeak bere buruari nola?

2013-12-16   |   31 ESKUTIK, Fernando Rey Escalera

Nire lankide eta adiskide Mikel Vilchesekin batera, Hezurren ondarea liburua euskaratu dut berriki, Dolores Redondoren Legado en los huesos alegia. Edozein itzulpenetan, kontu asko izaten dira zalantza-iturri, baina, oraingoan, bat izan da bereziki bitxia, zer pentsatua eman didana. Azken-azken momentura arte dudan ibili ginen, zer egin ez genekiela: guk gerok hasieran pentsatutakoa egin, edo editoreari kasu egin.

- Jaka

2013-11-05   |   BERRIA, Anjel Lertxundi

Sarri entretenitzen gara hitanoaren eta zuketaren mapekin: senideen artean zuka, koadrilan beti hika, neskekin gutxitan noka… Asko dira hitanoaren eta zuketaren mapak baldintzatzen dituzten faktoreak: solaskidearenganako ahaidetasuna, adina, sexua, uste sozialak, elkarren ezagutza, euskararen jarioa…

- Hitanoa gaztetxoentzat

2012-04-03   |   ZUZEU, Mintza hadi lagun

Hitanoa.com web guneko ‘Dokumentuak’ atalean beste esteka bat jarri dizuegu. Izan ere, gaztetxoek hitanoa lan dezaten ikas unitate interaktibo batzuk dauzka Mintzola fundazioak bere web gunean. Berez, Azpeitia eta Zumaian zentratuta dauden arren, bertan proposatzen den lanketa baliagarria da Euskal Herriko edozein txokotako neskato eta mutikoentzat. Lagunarteko hizkerarako ezin aproposagoa den erregistro honekin etxeko txikiek euskara aberastuko dute.

- Gotzon Aurrekoetxea: "Andrazkoen hitanoa harribitxia da gaur egun"

2011-10-02   |   BEGITU

Gotzon Aurrekoetxea EHUko irakasleak noka emongo dau arratiera tailerrean eta tratamentu honen egoerea zein dan eta tailerraren nondik norakoak azaldu deutsaz begituri.

- Ari-arika, ezpainetan hika

2011-04-5   |   ERABILI.eus, Josune Zabala eta Maitane Ayerza

Mintzola Fundazioak material didaktikoa sortu berri du hitanoa hezkuntzaren eremuan ere landua izan dadin. Zumaia izan da egitasmo honen aitzindaria...

- Genixkiñan

2010-07-23   |   ERBINNURIAREN AZTARNAK bloga, bootxo  eta i eme

... Inbiriya. Horixe da sentitzen dudana bi ahizpak hizketan entzuten ditudanean. Konplizitatea, gertutasuna, konfidantza eta goxotasuna nabaritzen ditut “xixkiunen” eta “genixkiñan” horien atzean. Tamalez, nik ez nuen noka ikasteko aukerarik izan. “Aizan”-etik aurrera galdu egiten naiz.

- Ritxi Lizartza: "Hitanoa, estandarrera ekarri gabeko osagarria da"

2010-02-07   |   ARGIA, Miel Anjel Elustondo

Hitanoa ikasteko metodologia sortu du Ritxi Lizartza (Donostia, 1965) itzultzaile eta zuzentzaile zailduak. Ahozko testu bizien kontrako borrokan sortzen zitzaizkion korapiloak askatzen hasi eta lokarriak lotuta ekarri du hikari buruzko liburua plazara.

- Mintza hadi, lagun!

2010-01-19   |   NOTICIAS DE GIPUZKOA, Xabier Euzkitze

Ritxi Lizartza filologo donostiarrak hika egiten ikasteko eskuliburua argitaratu dik/n, Mara Mara taldearen eskutik: Hitanoa. Mintza hadi, lagun!. Lanean zaildutako mutila duk/n Ritxi, Goenkale-n darabilten euskara egoki eta biziaren ildoa markatu dutenetariko bat, besteak beste.

- Hi

2008-09-12   |   ARGIA, Gontzal Fontaneda

Begiratu adi-adi izenburu hau, eta buruan gorde, euskal hitz hau laster desagertuko da eta. Hauxe da hitanoaren etorkizun iluna.

- Hitano zena

2008-05-14   |   ERABILI.eus, Gontzal Fontaneda

... Dena den, euskara azken buruan salbatzen bada ere, aditz-jokabide bat hiltzeko arrisku bizian dago orain: hitanoa, euskararen ezaugarririk garrantzitsuenetako bat.

- Noiz eta nola dagokigun hika hitz egitea

2007-10-07   !   ARGIA, Pilar Iparragirre

Gontzal Fontanedak hika hitz egiten ikasteko plazaratu duen metodoan, besteak beste, honakoak azaldu ditu: hitanoa noiz erabili, zertan datzan, zuka mintzatzetik hika mintzatzerako bidea, hitanoa osatzeko urratsak, adizki alokutiboen eraketa, erro-aldaketa, hiketa osatua noiz ez erabili, hiru jokaerak eta izan aditza.

- Berorrek nahi baduzu egingo  yau

2007-06-03   |   ARGIA, Itsaso Ibarra

Hitanoa hobeto erabiltzeko ikastaroa egin dute Orion (Gipuzkoa) Udalak antolatuta. Ez da hitanoaren inguruko ikastaro asko antolatzen eta halako gehienetan hikako erabilera bultzatzea izaten dute helburu. Orion, berriz, hitanoaren jardun egokia bultzatzea izan dute xede.

- Hika norekin?

2003-06-06   |   ERABILI.eus, Itziar Eizagirre Etxaniz

Aurreko batean entzun nion mutil koskor bati bere aitari "Hi aitte emaiztek bi euro" esaten. Harritu egin nintzen orain arte hikako forma horiek ez ditugulako erabili izan gurasoei zuzentzeko, nik neuk ez behintzat. Horregatik jakin nahi nuke ea hikako formen erabilera hori zuzena al den, noiz eta norekin hitz egin behar den hika, alegia.

- Kaleko hizkeran hankamotz

2002-04-21   |   ARGIA, Katixa Garate

Hogeita hamahiru urte joan dira euskara batu zenetik, D ereduan hazi da hainbat haur, jende asko euskaldundu da, baina badirudi gero kalean, maila kolokialean hitz egiterakoan arazoak daudela.

​Asier Larrinaga, Koldo Zuazo eta Kike Amonarriz berriketan.

- Hitanoa, hamaika komeria!

2001-01   |   HABE, euskara ikasten ari garenon aldizkaria, Ritxi Lizartza

(21. orrialdea) Aditu eta ez hain adituen ustean, hizkuntzak, aberastasun iturri paregabeak. Baina arazo ere bai? Euskara
bera, arazo ote...? Eta euskalkiak ere bai? Eta Hitanoa? Beno, beno, beno...!!! Nagon, negon, neon, nion, natxion, nitxon,
nagoela, nagonala, natxionala, nionala... Eta maskulinoa aipatu gabe!! Eta Gipuzkoatik atera gabe! Harritzekoa! Nola ulertu elkar hainbeste adierarekin?

- Hitanoa

1997-11-03   |   EUSKADI IRRATIA

Nieves Aranoak, Elorrion antolatutako hitano ikastaroko irakasleak, horren inguruan hitz egiten du irratsaio honetan.

Nievesek komentatzen du, besteak beste, gutxi direla hika egiten dutenak gaur egun.

- Gizon, gizarte, gizagaixo

1992-04-30   |   EUSKALDUNON EGUNKARIA, Iñaki Segurola

... Gatozen euskarara, eta Kintanak ere aipatu duen eta giza-gauzetara hurbilduko gaituen euskal aditzera; ez baitu euskarak (askoren zorionerako) genero gramatikalik izenetan, baduelarik ordea aditzean, Sarako Etxeberri mediku famatu hark zioen bezala, "manera izpiritutsu eta artifiziotsu bat", bi sexuak bereizten dituena: hirekin ari naizenean, hirekin ari naizela esateko, "hirekin ari nauk" ala "hirekin ari naun", bietako, esanarazten didana. ...

bottom of page