
HITANOAZ
Gu nor garen

Garbiñe Bereziartua Etxeberria​
Azpeitia, 1977
​
Ikasketak: Musikako Goi Mailako ikasketak, Argazkilaritza, Pedagogiako lizentziatura, Psikodidaktika masterra, “Ingurune euskalduneko gazteak eta hizkuntza idatzia, eskolan eta eskolatik kanpo” tesia Jasone Cenoz-en zuzendaritzapean egina, DREAM (Donostia Research on Multilingualism and Education) ikerketa-taldean.
​
Lana: musika irakasle Soraluze eta Azpeitiko musika eskoletan (1995-2000), zerbitzari taberna eta jatetxeetan (2000-2010), Azpeitiko Euskara Patronatuan haur etorkinei euskara errefortzua ematea xede duen “EtorkiZUn” egitasmoko koordinatzaile (2014-2016), Mondragon Unibertsitateko HUHEZIn irakasle (2014-2015) eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle (2014 eta 2016tik hona). Gaur egun EHUren Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean irakasle.
​
Herrigintzan aritua, besteak beste Azpeitiko Natul Euskara Elkartean.
​
Euskaldun eleanitza. Zuka bezalaxe hika, bai toka eta bai noka.
​
​
Beñat Muguruza Aseginolaza
Irun, 1987
​
Ikasketak: Ingeles Filologian lizentziatua, eta hizkuntzaren jabekuntzan masterra egindakoa (Language Acquisition in Multilingual Settings, LAMS). 2014an defendatu nuen doktorego-tesia, Ingelesa irakats-hizkuntza testuinguru eleaniztuneko unibertsitatean izenburupean. Jasone Cenoz eta Durk Gorter izan nituen zuzendari, DREAM ikerketa-taldean.
​
Lana: Mondragon Unibertsitateko HUHEZIn irakasle (2014-15), Bortzirietako Euskara Mankomunitatean teknikari (2015-2016), UNIR online unibertsitatean Hezkuntza Elebiduneko Masterrean irakasle (2016-17), Parisko Sorbona Unibertsitatean euskara irakurle Etxepare Institutuaren eskutik (2016-17), eta orain EHUn dihardut, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailean.
​
Gainerakoan, Pecozza United punk taldeko gitarra-jotzailea, eta Aitzondo Irungo Euskara Taldeko kide eta sortzaileetakoa.
Hikalari berria, baina gogoa eta pazientzia pixkat dituenarekin erabiltzeko beti prest.
​