top of page

HITANOAZ
EHUko UDA IKASTAROA
2018ko irailak 11-12

Hitanoa eta generoa: aberastasuna ala sexismoa?
EHUko Uda Ikastaroa antolatu dugu, hitanoak pizten duen gai arantzatsuenetako baten gainean. Jakina da hitanoko aditz-forma askok genero-marka dutela, bi taldetan bereizita: bata emakumezkoentzat (noka), bestea gizonezkoentzat (toka).
​
Belarria jarri hutsarekin aditu daitekeen arren, azkenaldian jasotako emaitzek erakutsi digute gizonezkoek gehiago egiten dutela hika, eta tokako formak ohikoagoak direla. Galdera asko sorrarazten dituzte datuok:
​
-
Nola neurtu dezakegu nork zenbat egiten duen hika?
-
Zergatik egiten dute gehiago gizonezkoek, eta zergatik egiten zaie gehiago gizonezkoei?
-
Inguruko erdaretan genero-marka oro saihesteko joera hedatzen ari den honetan, zer leku du hitanoak?
-
Gaur egun aldarrikatzen dugun genero-aniztasuna nola kabitzen da bi generotara mugatutako hizkeran?
​
Auzi horien guztiek zure interesa pizten badute, oso litekeena da gure ikastaroa interesatzea.
​

bottom of page