top of page

Hitanoa Azpeitian:

erabilera, egoera eta biziberritzeko esku-hartze proposamena

​​Ikerketa hau Azpeitiko hitanoari buruzkoa da. Azpeitia da hitanoa oraindik naturaltasunez erabiltzen den toki gutxietako bat eta, hori aprobetxatuz, gai honen gaineko azterketa sakon bat egin nahi dugu.

Ikerketa egituratu eta aurrera eramateko hiru ikerketa-galdera mahaigaineratu ditugu:

  1. Zein neurritan eta egoeratan erabiltzen da hitanoa azpeitian?

  2. Zein dira bereziki emakumezkoei hitz egiteko erabiltzen den hitanoaren (nokaren) erabilera baxuaren atzean egon daitezkeen arrazoiak?

  3. Zerbait egin al daiteke hitanoa biziberritzeko?

 

​​​​​Hitanoaren gainean egin izan diren eta egiten ari diren egitasmoak kontuan hartuta, ikerketa honek marko zabalagoko batetatik heldu nahi dio gaiari. Ikerketa-galderei erantzun asmoz, ikerketaren lehenengo fasean hitanoaren erabilera neurtu nahi da modu kuantitatiboan (galde-sorten bidez); bigarren fasean gaur egun hitanoaren egoera den bezalakoa izateko atzetik zein arrazoi egon izan diren aztertu nahi da modu kualitatiboan (kasu-azterketen, elkarrizketen eta talde-eztabaiden bidez); eta hirugarren fasean hitanoa biziberritzeko prozesu parte-hartzaile bat abian jarri nahi da (ekintza-ikerketa metodologia erabiliz).

 

Datuak bildu eta prozesatu ondoren, hemen eskegiko ditugu, ikusi nahi lituzkeenaren eskura.

Horrez gain, emaitza horiek aurkeztuko ditugu hitanoari buruz antolatu dugun EHUko Uda Ikastaroan.

- 18 urtetik gorako Azpeitiko herritarrak

- Hitanoa erabiltzen dutenak eta EZ dutenak

- Gazteak, helduak eta zaharrak

Galde-sorta paperezko formatuan betetzeko bi aukera:

  1. "Egaña" gozotegian eskatu, bete eta bertan entregatu.

  2. Dokumentua inprimatu, bete eta "Egaña" gozotegian entregatu.

GAZTEEN GALDE-SORTA

DBH-2, DBH-4 eta Batxilergoko ikasleek betetzeko (ikastetxeetan).

GAZTEEN GALDE-SORTA

DBH-2, DBH-4 eta Batxilergoko ikasleek betetzeko (ikastetxeetan).

LH-4 eta LH-6ko ikasleek betetzeko (ikastetxeetan).

Azpeitia-HIKA_gonbidapena.jpg

DRAGOI BOLA, EUSKARA eta HITANOA

5966

erantzun jaso ditugu.

Zuek guztionak. Zuei esker. Mila mila esker!!

DRAGOI BOLA, EUSKARA eta HITANOA

Dragoi Bolak gure hizkuntza-ohituretan (euskaraz eta hika) eraginik izan al zuen ikusteko ikerketa txiki bat egiten ari gara.

7 galdera hauei erantzun eta inguruan zabaltzen lagunduko?

8000-etzitekek-zebilek_KOMIKIA.jpg

Egileak: Aitor Elizaran Aguilar eta Julen

ZUKA/HIKA BIHURTZAILEA

zuka-hika_bihurtzailea_GARA.png
bottom of page