HITANOAZ
Hitanoaz komunikabideetan
2021eko maiatzaren10a
TOLOSALDEKO ATARIA
Amasa-Villabonan azkeneko hilabeteetan egin duten ikerketaren emaitzak maiatzaren 11n 18:30ean aurkeztuko dira Subijana etxean.
2021eko maiatzaren 6a
UZTARRIA, Aitziber Arzallus
Dena elkarrketaren bitartez da, ez dago kontatzailerik. Hitanoa erabiltzen du horretan laguntzeko baliabide gisa.
“… euskararen trataerak erabiltzen ditut: gazteek zaharrari zu esaten diote, zaharrak mutilari toka, zaharrak neskari noka, gazteak elkarrekin toka eta noka. Horrek pista batzuk ematen ditu, zein zeini ari zaion.”
Hitanoari buruz dihardu bideoko 10.38tik aurrera.
2021eko apirilaren 17a
GARA, Haritz Larrañaga
Giza Antropologia ikasten du. Ingalaterrako herri txiki batean bizi da eta zortzi hizkuntza hitz egiten ditu, tartean euskara, euskalkiz eta hitanoz jantzia.
2021eko apirilaren 14a
NOAUA aldizkaria
Etumeta Euskaltegiak eta Udalak noka ikastaro praktikoa antolatu dute. Sei saio eskainiko dituzte hitanoa lantzeko, eta batez ere nokaren erabilera bultzatzeko. Rosa Zubeldia euskaltegiko irakaslea arduratuko da ikastaroa emateaz, eta xehetasun guztiak partekatu ditu NOAUA!rekin.
2021eko martxoaren 31
BERRIA, Jon Ordoñez Garmendia
Aitziber Garmendia izan du protagonista Arnasa Gara kanpainako bigarren elkarrizketak. Hitanoaz jardun dira aktore eta aurkezle zaldibiarra eta Nagore Arin BERRIAko kazetaria.
2021eko martxoaren 29a
ARNASA GARA
Hika aritzeak hizkuntzaren bizitasuna erakusten du. Baita hurbiltasuna, laguntasuna eta konplizitatea ere. Hitanoa, gainera, simetrikoa da, eta berdinen artean hitz egiten da. Euskararen ezaugarri ederrenetakoa da. Hainbat lekutan, ordea, behera egin du hika jardutek ohiturak, batez ere gazteen artean. Horren inguruko hausnarketa dakar bideo honek, transmisioa berreskuratzeko eta konplizitatea areagotzeko modua erakustearekin batera.
2021eko martxoaren 22a
EUSKADI IRRATIA, Arratsean
Eneritz Furyak hitanoa erabili du bere "Emadan" diskoan. Batzuetan hautu estetiko gisa; besteetan zentzu sakonagoarekin, entzulea emakume gisa inplikatzeko; beste batzuetan entzulea despistatzearren.
2021eko otsailaren 17a
BERRIA, Blanca Urgell
Bagoaz ikasten euskararen bereizgarriak ez direla hain bereizgarri [...] Hitanoa, aldiz, bakanagoa omen da.
2021eko urtarrilaren 31
EUSKADI IRRATIA, Amarauna
Adizkinator aplikazioari buruz hitz egin du bere sortzailea den Ander Herranz-ek. Hitanoa ere mintzagai izan dute.
[1:40:30 - 1:50:40]
2021eko urtarrilaren 21a
SUSTATU
Aplikazio berria da Adizkinator, Android mugikorretarako dago eskuragai oraingoz. Euskal aditzak jokatu eta bilatzeko aplikazioa da. Aditz trinkoak eta laguntzaileak daude bere datubasean, eta behin forma bat bilatuta, emaitza alokutiboak (hika) eta ez alokutiboa ematen dizu.
2020ko abenduaren 9a
EUSKADI IRRATIA, Faktoria Magazina
Euskaraldiaren baitan Oiartzunen egin duten Hikaldian bizitakoei buruz hitz egin dute irratian.
[18'00''- 21'30'']
2020ko abenduaren 3a
BERRIA
Noka aritzeko ohitura galtzen ari zela ikusita, Ingo Xonau proiektua sortu zuen iaz Oñatiko Badiardugu elkarteak. Besteak beste, Hikalaguna egitasmoa jarri duten martxan aurten.
Agrega más información sobre este ítem...
GOIENA, Jokin Bereziartua Lizarazu
2018an ahobizi-a izan zen eta aurten ere rol bera hartzea erabaki du Aritz Oteizak (Bergara, 1993). Hori bai, berezitasun batekin: hitanoari atxikimendua adieraztea helburu duen Hikaldia izeneko esperientzia pilotuan hartu du parte. Aitortzen du hika ez duela behar beste kontrolatzen eta horregatik eman duela izena azken bi ikasturteetan Udal Euskaltegiak antolatu duen hitano ikasteko saioetan.
Agrega más información sobre este ítem...
DIARIO VASCO, Goizarin
Oiartzunen 1.807 lagun Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzera animatu dira eta horietatik 408 herritarrek hika lantzeko apustua egin dute. Izan ere, Oiartzunen eta Bergaran esperientzia pilotua burutzen ari dira egun hauetan: Hikaldia, hika sustatzeko ariketa.
Agrega más información sobre este ítem...
OARSOALDEKO HITZA, Erik Gartzia
Euskaraldiak irauten duen bitartean Hikaldia egingo dute, Bergararekin batera. Pegatina txiki bat jarri beharko da txaparekin batera.
Agrega más información sobre este ítem...
AHOTSAK AHOZKO ONDAREA, Ingo Xonau!
Ingo Xonau! proiektuaren barruan, Oñatiko hika ikasteko oinarrizko informazioa eta aditz-taulak batzen dituen liburuxka plazaratu dugu, poltsikoan eramateko modukoa.
Agrega más información sobre este ítem...
AHOTSAK AHOZKO ONDAREA, Ingo Xonau!
Oñatin noka biziberritzeko dagoen beharra ikusita, Ingo Xonau! ekimenetik emakumeentzat hika ikastaroa antolatu dugu, Jabetze Eskolan. Zabalik dago izena emateko epea. Animatu!
Agrega más información sobre este ítem...
AHOTSAK AHOZKO ONDAREA, Ingo Xonau!
Zer egin daiteke Oñatin emakumeen hika modan jartzeko? Gazteek zer ikuspegi dute? Noka biziberritzeko ideia eta gako batzuk jaso ditugu bideo honetan, Ingo Xonau! proiektuan jasotako testigantzetan oinarrituta.
Agrega más información sobre este ítem...
BERRIA, Andoni Egaña
Kalean nindoala gerarazi ninduen, eta galdera bota zidan braustakoan: «Zergatik ez duzue bertsotan hika gehiagotan egiten?».
Agrega más información sobre este ítem...
EUSKADI IRRATIA, Zubiak (Alaia Martin eta Pantxis Bidart)
"Toka" hitzaren bueltan egindako irratsaioa.
Gonbidatuak: Idoia Etxeberria oñatiarra Ingo Xonau noka berreskuratzeko taldeaz (25. minututik aurrera). Mindara elkarteaz, jarduera fisiko inklusiboan, kirol egokituan, osasunean eta aisialdi arloetan dabilen elkarteaz. Tokaz edo nahasmendu obsesibo edo konpultsiboaz Irati Garcia psikologoarekin eta Anne Marie Lagarderekin, berriz, Toka Noka eta jendarte matriarkalaz 40. minututik aurrera).
Agrega más información sobre este ítem...
UDALA INFORMATZEN, Oiartzungo Udala
Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleen Bilguneak hika berreskuratzeko saiakerak hasi dituzte.
[24-27 orrialdeetan]
Agrega más información sobre este ítem...
ARGIA, Karlos Aretxabaleta
"Arratia-nerbioi eskualdean, kasurako, gizonezkoen ahotan baino ez da entzuten hika, andrazkorena ia-ia erabat baztertu baitzen joan den mendean zehar, baldarra eta mari-mutilena zelakoan".
Agrega más información sobre este ítem...
EUSKADI IRRATIA, Arratsean
Mendiko film laburren lehiaketa irabazi dute Alex Areizagak eta bere lagun taldeak 'Sartaldera' filmarekin. Hari buruz aritu gara jendaurrean eskaintzen ari diren aldi berean.
Filmean hitanoa zergatik erabili zuten azaltzen du 12.55 minututik aurrera.
Agrega más información sobre este ítem...
BAGERA, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Maiatzaren 7tik ekainaren 11ra hitano ikastaroa antolatu dugu Bagera Elkartean. Hika hitz egiten ikasteko 9 orduko ikastaro praktikoa izango da, 6 saioetan.
Agrega más información sobre este ítem...
KARKARA. Aiora Larrañaga Solaberrieta
Hizkuntzaren eta generoaren artean “lotura estua” dagoela uste dute Orioko Ahalduntze Eskolako kideek. Horregatik, noka ikastaroa abiatu dute, hizkuntzaren bidez transmititzen diren botere harremanak hautsi eta emakumeek gizartean galdutako eremua berreskuratu dezaten.
Agrega más información sobre este ítem...
EUSKADI IRRATIA. Faktoria
Baztanen, Aratian, Gipuzkoako Goierrin, Oarsoaldean... hainbat eskualdetan hasita daude nokako hizketaren transmisio galerak kezkatutako heritarrak biltzen. Oñatin ere bai. Bertako hamasei baserri-auzoetan galdezka aritu ostean, noka darabilten 370 emakume zenbatu dituzte. Elkarrizketak ere grabatu dituzte bideoz, eta behin ikerketa eta diagnostikoa eginda, ez dute besoak antxumatuta geratzeko asmorik; 'hikalaguna' egitasmoa jarri dute martxan eta ikastaro antolatzen hasteko asmoa ere badute. Iparra argi dute: nokaren erabilera sustatzea. 'Ingo Xonau!' ekimenaz aritu dira Idoia Etxeberria eta Beatriz Irizar.
Agrega más información sobre este ítem...
BERRIA. Lander Muñagorri Garmendia
Ikastaroak ala mintzatzeko guneak sortuz, hainbat herritan hitanoaren erabilera sustatzeko egitasmoak abiatzen ari dira. Gainera, hitanoa bultzatzeko saiakerak nokatik abiatuta egiten ari dira asko, emakumeen artean eta andreei egiten zaien erregistroa galdu delako gehien.
Agrega más información sobre este ítem...
GOIENA. Idoia Etxeberria
[...]
Oñatin ere hikalaguna ipiniko dugu abian. Datorren astean, otsailaren 14an. Taldetxoak egingo ditugu: dakitenak, ikasi nahi dutenekin. Bi hilabeteko probatxoa egiteko. Ondoren, afaria: esperientzia-trukea. Neska zein mutil, denak zaudete gonbidatuta! Noka eta toka, biak praktikatzea komeni delako. Aukera polita da. Animatu hari!
Agrega más información sobre este ítem...
ARGIA. Onintza Irureta Azkune
“Xaukena xauk!” esaten omen dute oñatiar gazteek “besterik ez zegok!” adierazteko. Boladan jarri omen da esaera. Hikako forma horren erabilera, ordea, ez da hitanoaren osasun onaren adibide. Mutilek hala moduz darabilte toka, “xaukena xauk!” beraren forma zuzena “dauena xauk” litzateke. Mutilek ez dakite noka erabiltzen eta neskek ez dute erabiltzen. Argi izpi bat sortu da ilunpean: 45 urtetik beherako dozena bat emakume elkartu dira noka indartzeko asmoz.
Agrega más información sobre este ítem...
MAXIXATZEN. Xabier Eizagirre Landa
Hike eiñ, hike hitzeiñ… Halaxe esan izan zaio hika egiteari Azkoitian. Hiketa ohikoa izan da Azkoitian gure aurrekoentzat: neska-mutilek, anai-arrebek, gurasoek seme-alabei eta abar hika egin izan dute aurreko mende amaiera aldera arte. Gaur, berriz, hika mutilek egiten dute, batik bat; neskek lehen baino askoz ere gutxiago, eta, gazteenek, ezer gutxi. Hikaren ezagutzak atzera egin du. Mutilen arteko hika (toka) ari da nagusitzen, eta hura ez da, askotan, ondo erabiltzen; hiperhitanoa edo gehiegika (hika-marka okerrak aditzetan erabiliz) egiten da: "Esan diat gaur ez naukela jungo", adibidez. Azkenaldian, gainera, neska gazteek muzin egin diote hikari, mutilen kontua omen da hori, eta mutilek toka egiten badiete ere, bost axola.
Agrega más información sobre este ítem...
KARKARA
[...]
Berrikuntzekin datoz orain. Emakumeen beharrak identifikatzeko diagnosia abiatzean iragarri modura, azterketa horretatik lortutako emaitzak oinarri hartuta, hainbat ikastaro antolatu dituzte, Ahalduntze Eskolaren barruan. Hain zuzen, honakoak izango dira eskainiko diren eskolak: kudeaketa emozionala, noka ikastaroa, etxeko konponketak, euskaltzaletasuna eta feminismoa, eta nerabeei zuzendutako autodefentsa feminista ikastaroa. Urtarrilean edota otsailean hasiko dira saioak.
Agrega más información sobre este ítem...
AHOTSAK AHOZKO ONDAREA. Ingo xonau!
Oñatiko hitanoa biziberritzeko proiektua da Ingo Xonau! Emakumeen hika bereziki. Herri ekimenetik sortu da egitasmoa, noka galtzen ari dela ikusita. 2019an noka jasotzeko elkarrizketak egin dituzte, eta diagnostiko-ikerketa txiki bat ere bai, auzoz auzo nokaren egoera zein den jakiteko. Hurrengo urteetan noka biziberritzeko eta hitanoa bultzatzeko hainbat ekimen egiteko asmoa dute. Badihardugu elkartea da jasoketaren arduraduna. Hona hemen jasotako testigantzekin prestatutako ikus-entzunezkoa, galeraren arrazoiei buruzkoa.
Agrega más información sobre este ítem...
GIPUZKOAKO HITZA. Beñat Alberdi
Herritarren eskutik jaso zuen Idoia Etxeberriak (Oñati, 1977) Ingo xonau! proiektua abian jartzeko proposamena. Badihardugu Euskara Elkarteko kidea da Etxeberria, eta gogotsu heldu zion testigantzak jasotzeko lanari, Ahotsak proiektuaren barruan. Izan ere, ezer berreskuratzen hasi aurretik, egoerari argazkia atera diote Oñatin. Bihar aurkeztuko dituzte diagnostikoaren ondorioak, aurretik noka hitz egiten dakiten emakumeen argazkia aterata.
Agrega más información sobre este ítem...
EUSKAL TELEBISTA, Gaur Egun
[36:50 - 38:40 tartean]
Agrega más información sobre este ítem...
TOLOSALDEKO ATARIA
Larraulgo kultur astea:
Hika egingo al diñagu? mahai ingurua Eli Pagola eta Oihana Iguaran bertsolariekin kultur etxean.
Ondoren. Hika-poteoa Larraulgo ostatuan.
Agrega más información sobre este ítem...
Euskadi Irratia: FAKTORIA MAGAZINA
Eresti Oiarbide Murua "Nokaldia!"ren nondik norakoen berri ematen, hika.
[2:32:30 - 2:41:33 tartean]
Agrega más información sobre este ítem...
GOIERRI IRRATI TELEBISTA, Urrutianjunbe
[0'-15']
Gabiriako "Nokaldia!"ren inguruan elkarrizketa Eresti Oiarbide Mujikari.
Agrega más información sobre este ítem...
TOLOSALDEKO ATARIA. Itzea Urkizu Arsuaga
Gau eskolan ezagutu zuten elkar, eta geroztik lagun eta Aitzol Udal Euskaltegiko lankide dira Maixabel Zubillaga (Amezketa, 1960) eta Axun Lopetegi (Belauntza, 1962). Lagun artean eta etxetik jasota, noka eraiki dute beren harremana eta, diotenez, ez dute sekula konplexurik sentitu izan, hitanoa erabiltzeko. Hori bai, txiki-txikitatik, badute sentipen komun bat: hika hitz egitea gizonen kontua dela. Nokaren biziraupenaz galdetuta, euskararenarekin nahikoa lan izango dela diote.
Agrega más información sobre este ítem...
TOLOSALDEKO ATARIA. Itzea Urkizu Arsuaga
Lankide baten gogoak bultzatuta, Asuncion klinikako erizain talde honek denbora darama beren arteko harremana noka elikatuz. Maitane Oterminek (Azkarate, Nafarroa, 2001), Uxoa Elustondok (Amasa-Villabona, 1986), Onintze Hartsuagak (Tolosa, 1988) eta Mari Karmen Gallurraldek (Amezketa, 1957) badute halako taldetxo gehiago sortuko direnaren itxaropena.
Agrega más información sobre este ítem...
TOLOSALDEKO ATARIA. Itzea Urkizu Arsuaga
Emakume finaren irudiari ukatutako hizkuntz trataera izan da, historikoki, noka. Ezarritako genero rolek hizkuntzaren erabilerari ere zuzenean eragiten diote, eta espazio pribatuko kontua bilakatu zen, aspaldi, emakumeen artean hitanoa erabiltzea. Gaur egun, ia anekdotikoa da belaunaldi gazteetako emakumeak noka entzutea, baina Tolosaldean badira ahalduntze horretan murgildu, eta nokaren balizko arnasgune bilaka litezkeen emakumeak.
Agrega más información sobre este ítem...
EL DIARIO VASCO. Arantzazu Baztarrika
Iaz egin zen Euskaraldia eredu hartuta, aurten euskararen egunaren inguruan bestelako ekimen bat bultzatuko du Agirinek, Gabiriako berdintasun taldeak: 'Nokaldia!'.
Agrega más información sobre este ítem...
BERRIA. Xabier Paya Ruiz
[...]
Ez dakit posiblea den sekula izan ez den zerbait galtzea, baina ni ere galera handi baten beldur naiz: uste dut egunen batean hitanoa erabat desagertuko dela eta milioitik gorako euskaldunetako asko ez direla ohartu ere egingo. Horrengatik, eta ez horrengatik bakarrik, erabaki dut aurtengo zutabeetako asko hika idatziko ditudala; zehazki, noka, eta ez bakarrik toketa baino gutxiago entzuten delako.
[...]
Agrega más información sobre este ítem...
BIDASOAKO HITZA. Imanol Saiz
‘Dragoi bola’ telesailaren eta hitanoaren erabileraren arteko harremanaren gaineko ikerketa batean ibili da lanean EHUko irakasle irundarra. Sare sozialak baliatu ditu inkesta erraldoi bat egiteko.
Agrega más información sobre este ítem...
ARGIA. Onintza Irureta Azkune
“Hitano ikastaroa egin dut”; “Hara ba, ni neu oraintxe hastekoa naiz!”; “Beste hari entzun diot bere herrian ere antolatu dutela”. Batean eta bestean, halako elkarrizketak entzuten dira, beti ere, Gipuzkoan. Ikastaroak inoiz baino gehiago ugaldu ote dira? Nor ote da ikasle? Hitanoa aparraldian al da? Ikerketa zehatza egiteko asmorik gabe, hiru hitano irakasleri esker, termometroa jarri dugu. Xabier Eizagirre Landa, Ritxi Lizartza Urrestarazu eta Iñaki Iturain Azpiroz izan ditugu bidelagun.
Agrega más información sobre este ítem...
ZUZEU. Beñat Hach Embarek Irizar
Zer dela eta hasi hintzen hitanoaren egoera ikertzen?
Gaztaroan zer zuan hika hiretzat?
Belaunaldien arteko arrakala aipatu duk. Zer gertatu da? Zein da egun hitanoak bizi duen egoera?
Aurrera begira, non zaudek hitanoaren indarguneak?
Noka emakumeak ahalduntzeko tresna izan daitekeela entzun diat.
Hitanoa erabiltzeko gune eta testuinguru sozialak betikoak al dituk?
Dragoi Bolan hitanoak izan duen erabilera aztertu zenuten, eta inkesta bat zabaldu.
...
Agrega más información sobre este ítem...
UZTARRIA. Hiromi Yoshida
...
Euskararen ezaugarririk azpimarragarrienetako bat den hitanoak nondik norako bidea hartuko ote du? Zeinen esku egon daiteke haren etorkizuna?
Agrega más información sobre este ítem...
BERRIA. Ainize Madariaga
Euskaraz sortu bazen ere, harengandik urrundu zuten. Baina nekez bizi zatekeen hura gabe. Ikerketak hurrandu du berriz harengana: frogatu du euskal gizartearen sistema berdintzailea ere hizkuntza gabe ezin bizia zela, toka-noka dela medio.
Agrega más información sobre este ítem...
BERTSOLARI aldizkaria. Eli Pagola
[...]
Egun on, Eli, dena den
galdera ezer baino lehen:
hik hikaz zerbait badakin baino
erabiltzen al den?
[...]
Agrega más información sobre este ítem...
ahotsak.eus
Otsailean jarri genuen abian Oñatiko hitanoa biziberritzeko proiektua, Ingo Xonau!, eta noka jasotzeko elkarrizketak egiten aritu gara oraintxe arte. Horiek lantzen joan, ikus-entzunezko bat gertatu, ikerketa-diagnostikoa egin... lana bide onetik doa baina hasi besterik ez da egin!
Agrega más información sobre este ítem...
BERRIA. Xabier Paya Ruiz
[...] Euskal Herriko eskola gehienetan ez dute hitanoa irakasten; askotan ezabatu egiten dute aditzen taulatik.
Agrega más información sobre este ítem...
GIPUZKOAKO HITZA. Aitziber Arzallus
Azpeitia da Euskal Herriko 10.000 biztanletik gorako herririk euskaldunena. Han, euskaraz egiten dute haur, gazte eta zahar gehienek. Euskaraz egiten dute kalean eta etxean, ikastetxeetan eta lantegietan. Askok hika egiten dute, gainera. Baina mutilei eta mutilen artean gehiago, neskei eta nesken artean baino. Toka gehiago, noka baino. “Noka galzorian dago, eta ez da kasualitatea emakumeen arteko komunikazio modua izatea galtzen ari dena”, Ione de la Cruz Azpeitiko Emakumeen Txokoko dinamizatzailearen esanetan. “Horregatik, iruditu zitzaigun hitanoaren eta, batez ere, nokaren inguruko jardunaldiak antolatzea baliagarria izan zitekeela elkarri indarra emateko eta nokaren erabilera sustatzeko”.
Agrega más información sobre este ítem...
ARGIA, LARRUN monografikoa. Onintza Irureta Azkune
Sexismoak gutxietsitakoa feminismoak suspertu al dezake?
Ezertarako balio ez duena, baserrikoa, gizon plantak egitekoa, zakarra, zatarra, mari mutilena, bortitza, harrotutakoan erabiltzekoa, baita bekatua ere. Noka-ri halako ‘harribitxiak’ atxiki zaizkio urte luzez. Emakume femenino eta aratza izan nahi zuenak ahalik eta urrutien bidaliko zuen hizkera.Sexismoak gaur egunera arte iraun du eta noka ia hil da. Han eta hemen ordea, txanpi-noiak ateratzen ari dira. Emakume gazteak, fe-ministak ia denak, hika berreskuratu eta nokaz jabetzeaz hasi dira hizketan. Emakumeen ahal-duntzerako tresna garrantzitsua izan daitekee-lakoan daude. Batean eta bestean ikastaroak antolatzen hasiak dira. Galeraren arrazoiak bilatzen lagundu digute Arratia bailarako Bedia herriko Karlos Aretxaba-letak, Azpeitiko Garbiñe Bereziartuak, Antzuola-ko Onintza Legorburuk eta Hernaniko Eli Pago-lak. Susperraldi xumeaz ere aritu gara.
Agrega más información sobre este ítem...
ARGIA MULTIMEDIA. Eneritz Arzallus Alustiza
Noka ia hil den honetan, bada gertaera hau ikertu eta noka berreskuratzeko ahaleginean hasi denik; emakumeak ahalduntzeko tresna garrantzitsua delakoan baitaude. Esperientzia hauek bildu eta bideo erreportaje hau egin dugu, Larrun aldizkariko idatzizko erreportajearen osagarri moduan.
Agrega más información sobre este ítem...
UROLA KOSTAKO HITZA. Miren Gorrotxategi
... Hitanoa zer zen azaldu nien duela hilabete batzuk lehenengo mailako nire ikasleei. Miresmena sortu zuen batzuengan –ados, aspermena ere bai beste batzuengan–. Hika ea non entzun zezakeen galdetu zidan mutiko batek. Dragoi-bola etorri zitzaidan burura...
Agrega más información sobre este ítem...
DANBOLIN
Aurreko ikasturtean herritar bat hurbildu zitzaigun herrian “noka” gutxi egiten dela eta penatan. Egia esateko, belaunaldi gazteetan “toka” (mutilen artekoa) asko entzuten da, baina “noka” (nesken artekoa) gero eta gutxiago. Mintzalagun programa “noka” praktikatzeko baliatzea proposatu zigun herritar hark. Aurreko ikasturtea joan zitzaigun ideia hura buruan genuela, eta ikasturte honetan proposamen hari forma ematea erabaki dugu.
Agrega más información sobre este ítem...
GOIENA, Oihana Elortza
'Ingo xonau!' du izena egitasmoak eta hitanoa erabiltzen duten herriko emakumeen diagnosia eta azterketa egitea da helburua. Gizonetan ez bezala, emakumeen artean noiz eta zergatik eten den aztertu eta nola egiten den jaso gura dute, ez galtzeko.
Agrega más información sobre este ítem...
UZTARRIA.eus
Martxoaren 30ean, zapatua, Hitanoa, emakumeen ahalduntzerako tresna jardunaldia egingo dute Emakumeen Txokoan. Goizean, 11:30ean hasita, hitzaldia eskainiko dute Garbiñe Bereziartuak, Eli Pagolak eta Onintza Legorburuk. Bazkalostean, aldiz, Nokadromoa sortuko dute, nokaz hitz egiteko gunea, hain zuzen.
Agrega más información sobre este ítem...
GOIENA, "PUNTUA". Inazio Arregi
Nahi baino gehiago ari da esaldi hau hedatzen oñatiarron artean. Sarri harritu egiten nau emisorearen euskara maila txukuna ezagututa, eta entzutean pentsatzen dut: "Brutus ene semea! Zuk ere bai?"
Esaldia euskararen zuzentasunaren degradazioaren adierazle onenetakoa da, nire ustez.
Agrega más información sobre este ítem...
BERRIA. Xabier Lasa
Gari Udabe eta Xabier Sukia esatariek hika jardun zuten Ibai Olariaga irakaslearekin atzo, Amarauna saioan. Euskarazko irratigintzan inon idatzita ez dauden baino egundoko indarra duten izu, debeku edo erreparoak uxatuta. Bejondeiela!
Agrega más información sobre este ítem...
BERRIA. Anjel Lertxundi
... euskararen hezurduran badira han-hemen sexismoaren gainezkabideak, matxismoari erakargarriak egiten zaizkion talaiak, hitanoa bereziki.
Agrega más información sobre este ítem...
BERRIA. Antton Olariaga
Toka... noka... NORka.
Agrega más información sobre este ítem...
GOIENA. Maider Arregi
Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko hitanoaren erabilera aztertu du Onintza Legorburu antzuolarrak. 18-20 urte arteko gazteek hika balioan jartzen hasiak direla ondorioztatu du, besteak beste.
Agrega más información sobre este ítem...
ARGIA. Onintza Irureta Azkune
Irailak 11-12. EHUko Uda Ikastaroak Donostiako Miramar Jauregian. Ikastaroaren izenburua: Hitanoa eta generoa: aberastasuna ala sexismoa? Hika galera nabarmenean da. Noka berriz, are azkarrago ari da desagertzen. Zergatik dira noka hiztunak urriago toka hiztunak baino? Nokaz berjabetzeak balio al dezake emakumeen ahalduntzerako? Gizonak eta emakumeak bereizten dituen hitanoa indartzea egokia da binarismo zorrotza leundu beharraren ahotsak entzuten diren garai honetan?
Agrega más información sobre este ítem...
GARA. Oihane Larretxea de la Granja
Hitanoaren baitan tokak eta nokak duten espazioaren eta jokatzen duten paperaz luze mintzatu dira mahaiaren bueltan hainbat ikerlari udako ikastaroetan Donostian. Binarismo zorrotza zalantzan jartzen den garaiotan, nola jokatu hizkera honen aurrean? Ba al dago zer moldatu? Galderak ez dira makalak, ezta erronkak ere.
Agrega más información sobre este ítem...
BALEIKE
Zumaiako eta Azpeitiko hitanoa eskolan lantzeko egitasmoa azaldu dute gaur Donostian egindako EHUko udako ikastaro batean. Soziolinguista Klusterreko bi tektnikari azaldu dute egitasmoa Miramar jauregian egindako saioan: Josune Zabalak eta Olatz Bengoetxeak hain zuzen ere.
Agrega más información sobre este ítem...
uztarria.eus
Azpeitiko eta Zumaiako hitanoa eskolan lantzeko egitasmoaz solastu dira gaur EHUren udako ikastaro batean. Soziolinguista Klusterreko Josune Zabala eta Olatz Bengoetxea teknikariek azaldu dute egitasmoa, Donostiako Miramar jauregian egindako saioan.
Agrega más información sobre este ítem...
BERRIA. Garbiñe Bereziartua Etxeberria
... Baina horiek lo gaudenean egiten ditugun ametsak dira. Esna gaudenean egiten ditugunak ere badaude. Horietan guk aukeratzen dugu zer hizkuntza erabili. Nik hitanoarekin egiten dut ametsetan.
Agrega más información sobre este ítem...
BERRIA. Andoni Egaña
Arretaz irakurtzen ditut Jose Mari Pastorren Darwin eta gu saileko testuak. Emmanuel Macron presidenteari 15 urteko mutil batek «Manu» deitu izanak sorturiko ondorioak eta gogoetak azaltzen zituen atzoko artikuluan. Bereek ekarriak dira ondorengo nire hauek.
Agrega más información sobre este ítem...
GARA. Amalur Artola
Hitanoa izan zen bi hizlarien arteko aldea markatu zuen gaia. Euzkitzek bere bi semeekin hika hitz egiten duela azaldu eta erabileran «malgutasuna» eskatu zuen: «Hitanoa hainbeste ahuldu eta txirotu den honetan mugarri horiekin laxoagoak izan behar dugu, ez hain zorrotzak, eta hitanoa ondo erabiltzen dutenei zabaltasun gehiago eman behar zaie», defendatu zuen.
Gartziak, aldiz, kontrakotasuna azaldu eta hitanoaren erabilera tradizionala babestu zuen: «Hitanoak emergentziazko lehentasun erabatekoa du, baina, ikasleei utzi behar zaie irakasleari hika egiten? Gure kide denarekin edo beherago dagoenarekin hitz egiteko behar luke, kidetasun hori ere markatzen baitu hitanoak, eta arriskua ikusten diot gurasoekin hitz eginez gero kidetasun hori galduko ote den».
Agrega más información sobre este ítem...
UROLA KOSTAKO HITZA. Miren Gorrotxategi
Gurea baino eskualde erdaldunago batean hainbat urtez eskolak ematen ibilia naiz, tartean, euskarakoak. Gaztetxoek –mutilek nagusiki– adin jakin batetik aurrera gaztelaniarako zuten joera ulertu nahirik –eta haiengan eragiteko, noski–, askotan galdetu nien zergatik egiten zuten gaztelania erabiltzeko hautua. Hautua ez, ohitura zela erantzuten zidaten gehienetan. Errazagoa zela ohiturei jarraitzea.
Agrega más información sobre este ítem...
GAZTE GARA GAZTE (AHOTSAK.EUS), Patxi Castillo Graziarena eta Maialen Chantre Irazoki
Eurek egiten ez duten arren, gertuko jendearekin aritzeko tratamendutzat daukate hitanoa, eta ez ote duten, diote, gaur egun eta gertuko jendearekin beti ere, hitanoa gaztelerazko esamolde eta hitzengatik ordezkatu. Hala ere, gaur egun hika hitz egiten hasteko ez ezagutza eta helduleku falta sumatzen dituzte.
Agrega más información sobre este ítem...
ARGIA MULTIMEDIA, Ahotsak Ahozko Ondarea
Hitanoa lagunartean erabiltzen den tratamendua da, azken hamarkadetan indarra galtzen joan dena. Adinekoek gainbehera horren zergatiak azaltzen dituzte bideo honetan, eta gazteek, berriz, beraiek hikaren erabilera nola ikusten duten kontatzen dute.
Agrega información sobre este ítem.
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA. Joanes Etxebarria
Hau aldizkarian, Euskal Museoarenean eta AEBetako publikazio batean plazaratu ditu bere azken idatziak. Euskal laborari etxeetan oinordekotzan gizon eta emazteen arteko berdintasuna ikertu du.
Agrega más información sobre este ítem...
GURASO.EUS
Hika irakasle Juan Martin Elexpuruk dioen moduan antzinatik datorkigun berbeta modua da hiketa edo hitanoa. “Duela ehun bat urte jaiotakoek, hika egiten zuten gehientsuek Euskal Herri zabalen. Gizon zein emakume, ez zegoen alde handirik horretan (…) Hikaren galeraren arrazoi nagusia euskararen beraren galera izan da zalantza barik”.
Agrega más información sobre este ítem...
BERRIA. Juan Martin Elexpuru
Gure gurasoen belaunaldikoek, hau da, duela ehun bat urte jaiotakoek, hika egiten zuten gehientsuek Euskal Herri zabalean. Gizon zein emakume, ez zegoen alde handirik horretan. Antzinatik datorkigun berbeta moduari eusten zitzaion etenik gabe.
Agrega más información sobre este ítem...
NOAUA aldizkaria
Euskararen kaleko erabilera aztertzearekin batera, Soziolinguistika Klusterrak lehen aldiz hitanoaren kale erabilera ere neurtu du Soziolinguistika Klusterrak. Azpeitian eta Usurbilen egin dituzte neurketok, proba moduan.
Agrega más información sobre este ítem...
ARGIA. Amaia Ugalde
Hitanoa Azpeitiko hizkeraren bereizgarrietako bat da, baina azken urteotan kezka sortu da belaunaldien arteko transmisioaren inguruan. Hori dela eta, ikastetxeetan lanketa berezia egiten hasi ziren duela ikasturte batzuk. Iaz, bestalde, kale neurketa egin zuten, hitanoaren osasunaren diagnostikoa egiteko asmoz. Emaitzetako bi argiak dira: gizonek emakumeek baino gehiago erabiltzen dute, eta zaharrek gazteek baino gehiago.
Agrega información sobre este ítem.
ZUZEU, Salabardoa
Josune Herrartek bere inguruan eta belaunaldi bakar batean hikaren erabilerak izan duen desagerpena ekarri du Azkoitiko Maxixatzen web atarira; eta bereziki, honekin lotutako kezka batek: “Neskei ez zaie hika egitea gustatzen”.
Agrega información sobre este ítem.
EL DIARIO VASCO, Luisma Rodríguez
Se pondrán a disposición de las personas interesadas, unas chapas identificativas que permitan distinguir que dichas personas dominan el hitano, el registro del euskera coloquial para hablar en hika
Agrega información sobre este ítem.
BERRIA. Joxerra Garzia
Hamabi bat urte bete berri, kristo guztiari «hi» esaten omen zion gure Patxikuk. Behin, aitak errieta egin dio, edonori ezin zaiola hika hitz egin, are gutxiago apaiz jaunari.
Agrega información sobre este ítem.
ERABILI.EUS. Azpeitiko Udala
Azpeitian hitanoaren erabilera eta haren arauak gazteek nola bizi dituzten agertzen duten lanen erakusketa ikusgai dago Sanagustinen.
Agrega información sobre este ítem.
BERRIA. Jose Migel Goenaga
[...]
Gauza batek harritzen nau, nolanahi ere, eta zera da: hainbeste zabalduta dagoen erdarazko de tu erabiltzea (bai gazteen artean eta baita gazteek nagusiekiko ere) ez dela, ordea, zuzenean itzultzen euskarara; hau da, hika hitz eginez. Non dago arazoa?
Agrega información sobre este ítem.
ZUZEU. Ritxi Lizartza
Egun hauetan gauza asko entzuten ari gara hitanoaren erabileraz eta genero-berdintasunaz. Hitanoaren erabilera egokia den gaur egun; genero ikuspegitik ere egokia den; hitanoa bera baztertu behar ote den, generoa bereizten duen ia hizkuntza atal bakarra baita euskaraz (eta beraz diskriminatzailea), eta beste hainbat kontu; batzuk arruntak, beste batzuk, akaso, larri samarrak.
Agrega información sobre este ítem.
ZUZEU. Ritxi Lizartza
Atzo hasi genuen Hitanoa eta generoari buruzko hausnarketa honek, gaur du segida eta amaiera. Azken hitza baino lehen, gure kantutegiari behatuko diogu.
Agrega más información sobre este ítem...
JAKINA, Txerra Rodriguez
[...]
Neurtu eta ikertu ez arren, nik uste dut gehienek Aitzol horrek (izena asmatua da) barruntatzen zuen informaltasun ukitu horren bila jo dutela euskalkira. Txisparen bila, gatz eta piperraren bila, indar konnotatiboaren bila, hurbiltasunaren bila. Hitanora edo euskalkira.
Agrega más información sobre este ítem...
31 ESKUTIK. Juan Luis Zabala
Ikako izketin museue: Aittualden gaur radixun nola jardundeben ikako izketin gañin? Bai, bai, ika itzeittie dala eta eztala, neska!
Agrega más información sobre este ítem...
TOLOSALDEKO ATARIA. Maier Ugartemendia
Zein da hitanoaren egoera gure eskualdean? Ez da erraza galdera horri erantzutea, eta ziurrenik erantzuten duen pertsonaren errealitate linguistikoaren arabera, erantzuna bera oso desberdina izango da.
Agrega más información sobre este ítem...
GARAIGOIKOA bloga. Txerra Rodriguez
Nik ez dakit hitanoz berbetan. Nire lankide gizonezko gehienek badakite eta erabiltzen dute (nirekin ere askotan). Baina nik ezin diet jarraitu...
Agrega más información sobre este ítem...
31 ESKUTIK. Fernando Rey Escalera
Nire lankide eta adiskide Mikel Vilchesekin batera, Hezurren ondarea liburua euskaratu dut berriki, Dolores Redondoren Legado en los huesos alegia. Edozein itzulpenetan, kontu asko izaten dira zalantza-iturri, baina, oraingoan, bat izan da bereziki bitxia, zer pentsatua eman didana. Azken-azken momentura arte dudan ibili ginen, zer egin ez genekiela: guk gerok hasieran pentsatutakoa egin, edo editoreari kasu egin.
Agrega más información sobre este ítem...
BERRIA. Anjel Lertxundi
Sarri entretenitzen gara hitanoaren eta zuketaren mapekin: senideen artean zuka, koadrilan beti hika, neskekin gutxitan noka… Asko dira hitanoaren eta zuketaren mapak baldintzatzen dituzten faktoreak: solaskidearenganako ahaidetasuna, adina, sexua, uste sozialak, elkarren ezagutza, euskararen jarioa…
Agrega más información sobre este ítem...
ZUZEU
Hitanoa.com web guneko ‘Dokumentuak’ atalean beste esteka bat jarri dizuegu. Izan ere, gaztetxoek hitanoa lan dezaten ikas unitate interaktibo batzuk dauzka Mintzola fundazioak bere web gunean. Berez, Azpeitia eta Zumaian zentratuta dauden arren, bertan proposatzen den lanketa baliagarria da Euskal Herriko edozein txokotako neskato eta mutikoentzat. Lagunarteko hizkerarako ezin aproposagoa den erregistro honekin etxeko txikiek euskara aberastuko dute.
Agrega más información sobre este ítem...
ERBINNURIAREN AZTARNAK. bootxo eta i eme
[...]
Inbiriya. Horixe da sentitzen dudana bi ahizpak hizketan entzuten ditudanean. Konplizitatea, gertutasuna, konfidantza eta goxotasuna nabaritzen ditut “xixkiunen” eta “genixkiñan” horien atzean. Tamalez, nik ez nuen noka ikasteko aukerarik izan. “Aizan”-etik aurrera galdu egiten naiz.
[...]
Agrega más información sobre este ítem...
ARGIA. Miel Anjel Elustondo
Hitanoa ikasteko metodologia sortu du Ritxi Lizartza (Donostia, 1965) itzultzaile eta zuzentzaile zailduak. Ahozko testu bizien kontrako borrokan sortzen zitzaizkion korapiloak askatzen hasi eta lokarriak lotuta ekarri du hikari buruzko liburua plazara.
Agrega más información sobre este ítem...
NOTICIAS DE GIPUZKOA. Xabier Euzkitze
Ritxi Lizartza filologo donostiarrak hika egiten ikasteko eskuliburua argitaratu dik/n, Mara Mara taldearen eskutik: Hitanoa. Mintza hadi, lagun!. Lanean zaildutako mutila duk/n Ritxi, Goenkale-n darabilten euskara egoki eta biziaren ildoa markatu dutenetariko bat, besteak beste.
Agrega más información sobre este ítem...
ARGIA. Gontzal Fontaneda
Begiratu adi-adi izenburu hau, eta buruan gorde, euskal hitz hau laster desagertuko da eta. Hauxe da hitanoaren etorkizun iluna.
Agrega más información sobre este ítem...
ERABILI.EUS. Gontzal Fontaneda
[...]
Dena den, euskara azken buruan salbatzen bada ere, aditz-jokabide bat hiltzeko arrisku bizian dago orain: hitanoa, euskararen ezaugarririk garrantzitsuenetako bat.
Agrega más información sobre este ítem...
ERABILI.EUS. Itziar Eizagirre Etxaniz
Aurreko batean entzun nion mutil koskor bati bere aitari "Hi aitte emaiztek bi euro" esaten. Harritu egin nintzen orain arte hikako forma horiek ez ditugulako erabili izan gurasoei zuzentzeko, nik neuk ez behintzat. Horregatik jakin nahi nuke ea hikako formen erabilera hori zuzena al den, noiz eta norekin hitz egin behar den hika, alegia.
Agrega más información sobre este ítem...
ARGIA. Katixa Garate
Hogeita hamahiru urte joan dira euskara batu zenetik, D ereduan hazi da hainbat haur, jende asko euskaldundu da, baina badirudi gero kalean, maila kolokialean hitz egiterakoan arazoak daudela.
Asier Larrinaga, Koldo Zuazo eta Kike Amonarriz berriketan.