
HITANOAZ
Hitanoa Azpeitian:
erabilera, egoera eta biziberritzeko esku-hartze proposamena
Ikerketa hau Azpeitiko hitanoari buruzkoa da. Azpeitia da hitanoa oraindik naturaltasunez erabiltzen den toki gutxietako bat eta, hori aprobetxatuz, gai honen gaineko azterketa sakon bat egin nahi dugu.
Ikerketa egituratu eta aurrera eramateko hiru ikerketa-galdera mahaigaineratu ditugu:
-
Zein neurritan eta egoeratan erabiltzen da hitanoa azpeitian?
-
Zein dira bereziki emakumezkoei hitz egiteko erabiltzen den hitanoaren (nokaren) erabilera baxuaren atzean egon daitezkeen arrazoiak?
-
Zerbait egin al daiteke hitanoa biziberritzeko?
Hitanoaren gainean egin izan diren eta egiten ari diren egitasmoak kontuan hartuta, ikerketa honek marko zabalagoko batetatik heldu nahi dio gaiari. Ikerketa-galderei erantzun asmoz, ikerketaren lehenengo fasean hitanoaren erabilera neurtu nahi da modu kuantitatiboan (galde-sorten bidez); bigarren fasean gaur egun hitanoaren egoera den bezalakoa izateko atzetik zein arrazoi egon izan diren aztertu nahi da modu kualitatiboan (kasu-azterketen, elkarrizketen eta talde-eztabaiden bidez); eta hirugarren fasean hitanoa biziberritzeko prozesu parte-hartzaile bat abian jarri nahi da (ekintza-ikerketa metodologia erabiliz).
Datuak bildu eta prozesatu ondoren, hemen eskegiko ditugu, ikusi nahi lituzkeenaren eskura.
Horrez gain, emaitza horiek aurkeztuko ditugu hitanoari buruz antolatu dugun EHUko Uda Ikastaroan.
komunikabideetan
July 11, 2018
EUROPA PRESS
Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatutako mintegiaren berri ematen da.
August 28, 2018
INFO 7 IRRATIA
Gure ikerketari buruzko elkarrizketa.
Azpeitian hika zenbat eta nola egiten den jakinda, arrazoiak aztertzeko prest
October 09, 2018
uztarria.eus
Azpeitian hika nola eta zenbat egiten den ezagutu zuten atzo, asteartea, Sanagustin kulturgunera bertaratu ziren herritarrek. Bertan, Garbiñe Bereziartuak eta Beñat Muguruzak Hitanoa Azpeitian izeneko azterketaren lehen faseak utzitako emaitzak eta horietatik ateratako ondorioak plazaratu zituzten.
Hitanoa oso bizirik dago Azpeitian gizonen artean; emakumeen artean eragin behar da
August 21, 2019
Euskadi Irratia. Argi ibili.
Hiru fasetatik bi burutu dituzue jada Beñat Muguruzak eta Garbiñe Bereziartuak. Lan horren inguruan, hitanoaren osasunaz, mintzatu zaigu Muguruza 'Argi Ibili' saioan. Hitanoak etorkizunik ba ote duen ere galdetu diogu; zaila da horri erantzuna ematea, baina beste belaunaldi batean behintzat bizirik mantenduko dela uste du Beñat Muguruza Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleak.