top of page

Dragoi Bola, euskara eta hitanoa

Gure hizkuntza-ohituretan eta jarreretan eragina daukaten faktoreak aztertu izan dira soziolinguistikaren eremuan, baita bereziki faktore horiek gazteen hizkuntza-ohituretan daukaten eragina ere. Faktore horien artean daude, besteak beste, gure erreferenteak. Dragoi Bola belaunaldi batzuen erreferentziazko marrazki bizidunak izan ziren, eta euskaraz zirenez eta hitanoak presentzia handia zeukanez, horrek Dragoi Bola ikusi genuenongan eraginik izan ote zuen aztertu nahi dugu.

 

Ikerketaren helburua bikoitza da. Batetik, aipatu dugun moduan, erreferentziazko marrazki bizidun batzuek gazteen hizkuntza ohitura eta jarreretan eragina izan ote dezaketen aztertu nahi da. Eta, bestetik, hitanoaren gaia jendarteratu eta ikusgarritasuna eman nahi zaio.

Gure jardun profesionala hitanoaren ikerketara lerratuta gabiltza eta, gai hori erpin askotatik begiratuta mamitsua dela iritzita, ikerketa honen bidez hitanoaren gaia euskal herritarren pentsamendu zein mingainetan jarri nahi genuke. Erabiltzeko ez bada ere, horri buruz pentsatu eta hitz egiteko. Zer ekarpen egiten zuen hitanoak Dragoi Bolako pertsonaiengan? Zein irizpide erabili ziren pertsonaiak berorika, zuka ala hika egiten ipintzeko? Gizonezko eta emakumezkoekin pareko jokabideak al daude? ETBk erabaki horiek guztiak hartzea zerk bultzatu zuen? Dragoi Bolaren denboraldi batetik bestera irizpideak aldatzea zergatik izan zen?

Galdera horien erantzunak aurkitzeko hiru iturritatik bilduko dira datuak:

  1. Galde-sorta.Proposatzen dugun gaiaren inguruan euskal herritarrek dauzkaten iritzi eta pertzepzioak bildu nahi dira.

  2. Marrazki bizidunen azterketa. Dragoi Bolako hizkuntza erabileraren patroiak identifikatu eta aztertuko dira, nork-nori-nola hitz egiten zion ikusi eta analizatuko da.

  3. Elkarrizketak. Dragoi Bolako pertsonaiek elkarren arteko interakzioetan euskarazko zein tratamendu erabili erabakitzeko zein irizpide jarraitu ziren ezagutu nahi da ETBn horren ardura izan zutenei eta gidoiak itzuli zituztenei elkarrizketak eginda.

DRAGOI BOLA, EUSKARA eta HITANOA

5966

erantzun jaso ditugu galde-sortan.

Zuek guztionak. Zuei esker. Mila mila esker!!

komunikabideetan

July 23, 2019

Euskadi Irratia, Blai! Garikoitz Udabe

Dragoi Bola eta hitanoa harremantzen dituen ikerketa baten emaitzen berri jakin dugu.

Hizkuntza gutxituetako hedabideen osasunaz (eta Dragoi Bolari buruzko ikerketaz)

October 18, 2019

EUSKADI IRRATIA, Amarauna. Jon Artano eta Nagore Telleria

Edinburgoko unibetsitateak eta Etxepare institutuak antolatuta egin duten kongresuko onaurkiak aletu dituzte programan.

Please reload

ALDIZKARI ZIENTIFIKOETAN

DragoiBola-FONTES.jpg
DragoiBola_ENGLISH.png

 

 

Bereziartua, Garbiñe eta Muguruza, Beñat (2021). Hizkuntza-tratamenduak Dragoi Bolan: hierarkia, gaiztotasuna eta etsaitasuna. Fontes Linguae Vasconum, 132, 319-348. https://doi.org/10.35462/flv132.3Hemen artikulua

 

 

 

 

 

 

Muguruza, Beñat eta Bereziartua, Garbiñe (2021). Dragon Ball on the Basque public TV: influence on viewers' language attitudes and practices. Journal of Multilingual and Multicultural Development. doi: https://doi.org/10.1080/01434632.2021.1946547. Hemen artikulua (artikulu osoa irakurri nahi duena jar dadila gurekin harremanetan eta emango diogu artikulu osoa irakurri ahal izateko esteka).

bottom of page